Iruñea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Instante", aurtengo sanferminak iragarriko dituen kartela

Raul Lopez Martinen irudiak botoen % 30,7 lortu ditu (1913 boto, guztira).
2023ko sanferminak iragarriko dituen kartela
2023ko sanferminak iragarriko dituen kartela

Raul Lopez Martinen "Instante" kartelak iragarriko ditu 2023ko sanferminak. Hamar finalistei emandako 6.242 bozetako 1.913 jaso ditu kartel irabazleak, alegia, botoen % 30,7. Hamahiru eguneko epea izan dute iruindarrek bozkatzeko, apirilaren 20tik maiatzaren 2ra.

Entzierro bateko irudia jasotzen du kartelak, kolore gorria eta beltza nagusi dituela. 

Gaur bertan eman dute ezagutzera aurtengo irabazlea, Iruñeko udaletxean egindako ekitaldian. Enrique Maya alkateak eta kartel irabazlearen egileak eman dute berria.

Arte Ederretan lizentziaduna, Lizarran bizi da Lopez, sei urte zituenetik, jaiotzez barakaldarra bada ere.

Hauek izan dira aurtengo hamar finalistak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X