IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Mugarri zientifikoa, posta bidez bozkatzeko azken eguna eta Adegiren urteko batzarra

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Gert-Jan Oskamek berriro ibiltzea lortu du, gailu digital bati esker.
Gert-Jan Oskamek berriro ibiltzea lortu du, gailu digital bati esker. EITB Media

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, maiatzak 25, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Mugarri zientifikoa: Nazioarteko zientzialari talde batek bizkarrezur-muineko lesio bat duen herbeheretar batek berriro ibiltzea lortu du, garunaren eta bizkarrezur-muinaren arteko komunikazioa berrezartzen duen kablerik gabeko zubi digital bati esker. Garikoitz Azkona neurologoarekin aztertuko dugu lorpena. 

- Posta bidez bozkatzeko azken eguna: Espainiako Estatuan bizi diren eta aurrez aurre bozkatzera joan ezin diren pertsona guztiek gaur arte dute boto eskubidea erabiltzeko.

- Adegiren urteko batzarra: Gipuzkoako patronalak urteko batzarra egingo du gaur, Enpresa Egunean. Bezperan, ohi bezala, koiuntura ekonomikoaren inguruko inkestaren emaitzak ezagutarazi zituen. Horren arabera, aurten 3.000-4.000 lanpostu artean sortuko dira Gipuzkoan, eta ekonomia % 2 haziko da (iaz % 4,2 hazi zen).

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X