ESKOLA TXIKIEN JAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gotzone Bengoetxea: "Oso esperientzia aberasgarria da eskola txikien metodologiara egokitzea"

Lizartzako eskolak antolatuta, Eskola Txikien Eguna ospatu dute Tolosaldeko herri horretan. Lizartza, Orexa eta Gazteluko 66 haur ari dira ikasten egun Lizartzako eskolan, 2 eta 12 urte bitartekoak.
Gaurko festa indarrak batu, eta harremanak sendotzeko antolatu da, baina batez ere gozatu eta disfrutatzeko.  Herriko txokoak kolorez, musikaz eta irribarrez bete dituzte, eta datorren urteko festa antolatzeko lekukoa Adunako eskola txikiak jaso du.
18:00 - 20:00
Eskola txikien garrantzia aldarrikatzeko festa egin dute igande honetan Lizartzan

Gotzone Bengoetxea Lizartzako eskolako zuzendariak, Gipuzkoako eskola txikiek dituzten berezitasunak nabarmendu ditu igande honetan Euskadi Irratian, Tolosaldeko eskualdean kokatuta dagoen udalerri euskaldun horretan ospatu duten Eskola Txikien Festaren harira egindako elkarrizketan.

Bengoetxeak, hasiera-ekitaldia modu ezin hobean abiatu dela nabarmendu du, "hasierako urduritasunak" alde batera utzi ondoren. Bere esanetan, "familia handi bat" osatzen dute Lizartzako eskolan lan egiten duten pertsona guztiek, eta gaurkoa oso egun garrantzitsua dela adierazi du, haientzat zein eskola txikiak dituzten beste herri guztientzat ere.

Ildo horretatik, eskola txikiek dituzten berezitasunak azpimarratu ditu Lizartzako eskolako zuzendariak, gertutasunak, inplikazioak eta konfiantzak garrantzia handia dutela nabarmenduz. Azaldu duenez, oso esperientzia aberasgarria da eskola txikien metodologiara egokitzea". Halaber, adin aniztasuna bultzatzen duten tamaina txikiko eskola publikoentzat gaurko eguna berezia dela ziurtatu du.

Lizartza, Orexa eta Gazteluko 66 haur ari dira ikasten egun Lizartzako eskolan, 2 eta 12 urte bitartekoak. Eskola txikia izanik, adin desberdineko haurrek elkarrekin eta elkarrengandik ikasten dute, adin aniztasuna bultzatuz. Sei taldetan banatuta ikasten dute; Haur Hezkuntzako bi talde eta Lehen Hezkuntzako lau, eta 14 irakasle arduratzen dira horien guztien hezkuntzaz.

Adin ezberdineko umeak talde berean elkartzeaz gain, proiektuen bidez lan egitea, digitalizazioa, baratze propioa edo eleaniztasun proiektua ere ditu ezaugarri eskolak.

Igande honetako egitaraua. Argazkia: Eskola Txikien Festako antolakuntza Igande honetako egitaraua. Argazkia: Eskola Txikien Festako antolakuntza

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X