Eguraldi iragarpena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Igandea, freskoagoa, eta zaparrada trumoitsu arriskuarekin arratsaldean

Prezipitazio eta ekaitz arriskuagatik ezarritako abisu horia indarrean egongo da igande honetako 14:00etatik asteleheneko 21:00ak arte. Tenperatura ez da 25º-tik pasako kostaldean, eta 30º-tik behera geldituko da barnealdean.
Ekaitz-zerua, Gasteizen. Argazkia: Aitor Agirrezabal Alustiza.
Ekaitz-zerua, Gasteizen. Argazkia: Aitor Agirrezabal Alustiza.

Euskal Herriko zerua hodeitsu egongo da igande honetan, eta zaparradak botako ditu egunaren bigarren partean. Zaparradak handiak izan daitezke eta txingorra ere bota dezake. Tenperatura maximoek behera egingo dute eta haizea aldakor eta ahul ibiliko da, bolada gogorrekin edo oso gogorrekin, batez ere ekaitz-guneetan.

Prezipitazio eta ekaitz arriskuagatik ezarritako abisu horia indarrean egongo da igande honetako 14:00etatik asteleheneko 21:00ak arte. Tenperatura ez da 25º-tik pasako kostaldean, eta 30º-tik behera geldituko da barnealdean. Ordubetean 15 litro baino gehiago bota ditzake hainbat tokitan. Zaparrada trumoitsuak bota ditzake, eta txingorra ere bota dezake. Haize-bolada gogorrak edo oso gogorrak aurreikusten dira. Ipar Euskal Herrian ekaitz-arriskuagatiko abisu horia 15:00etatik gauerdira egongo da indarrean.

Tenperatura minimoak 15 eta 19 gradu artean geratuko dira eta maximoak 23-25 inguruan kostaldean, eta 25-30 bitartean hegoaldean.

Larunbat arratsalde honetan iragarpena bete da eta zaparrada mardulak izan dira, leku askotan trumoitsuak. Arkautin 12,1 litro kubiko pilatu dira 10 minutuan, 7 Andoainen eta 6,8 Ordunten. Gainera, 112 km/h-ko haize-boladak izan dira Oizen, 97,7 km/h-koak Paganosen eta 87,8koak Arkautin.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X