Ekaitzak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ekaitzek eta euri zaparradek arratsaldea zaildu dute, Bizkaian batez ere

15:00ak aldera hasi dira ekaitzak lehertzen Bizkaia mendebaldean eta pixkanaka ekialdera zabaltzen joan dira. Zaparraada trumoitsuak eta txingorra bota ditu toki askotan. Nafarroa alerta laranjapean egon dira.
20230618202544_mutriku-estoldek-gainezka_
18:00 - 20:00
Gogotik bota du euria igande arratsaldean, eta arazo ugari sortu ditu urak

Iragarrita zegoen moduan, euri zaparradak iritsi dira gaur arratsaldean Euskal Herrira, eta, Bizkaian batez ere, euria eta txingorra zailtasun bat baino gehiago ari dira eragiten. 

Ez alferrik, abisu horia aktibatuta dago, eta hala egongo da asteleheneko 09:00ak arte; gero, 15:00etatik 21:00etara, berriro egongo da indarrean.

15:00ak aldera hasi dira ekaitzak lehertzen Bizkaia mendebaldean, eta pixkanaka ekialdera zabaltzen joan dira. Zaprrada trumoitsuak eta txingorra bota ditu toki askotan. 12,1 litro pilatu dira 10 minutuan Galdakaon eta Betelurin, 6,7 Abusun eta 6,6 Sodupen. 

Balmasedan, 39,3 litro bota ditu ordubetean, eta 33 litrotik gora bota du Abusun eta Zallan ere. 

Suhiltzaileek galtzak bete lan izan dute arratsalde osoan ura ateratzen, istripuetan laguntzen eta bestelako hamaika gorabeheratan. 

Gainera, euriak eragin nabarmena izan du errepideetan. Erandion, BI-735 errepidea zenbait orduz itxita egon da ur-putzuen ondorioz; eguneko beste puntu korapilatsuetako bat N-634 errepidea izan da, Galdakaon; hor ere ur-putzuak sortu dira, eta, ondorioz, erreietako bat itxi behar izan dute Bilborako noranzkoan.

Elgoibarren gogotik bota du txingorra.

Galdakaon ere txingorra egin du. 

Alerta laranja Nafarroan

Estatuko Meteorologia Agentziak esan du "oso bortitza" dela igande arratsalde erdian Errioxatik Fitero ingurura sartuz Nafarroako hegoaldea zeharkatu duen ekaitza.

Abisu laranja izan da Erribera osoan, eta asko bota du Cintruenigon; ondorioz, N-113 errepideko errei bat urak hartu du 93. kilometroan, Foruzaingoak bere sare sozialetan jakitera eman duenez.

Bestalde, Aemetek alerta ezarri du gaur goizetik Nafarroan, ekaitzak eta euri-pilaketa handiak espero zirelako 12:00etatik 22:00etara, eta astelehenean atzera abisu horia izango da indarrean 14:00etatik gauerdira, euriagatik eta ekaitzengatik.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X