Osakidetzak gizartearen kontzientziazioa bultzatuko du sexu-transmisiozko infekzioen hazkundearen aurrean
Sexu-transmisiozko infekzioak (STI) mundu osoko osasun-arazo bihurtu dira: milioi bat kasu berri zenbatzen dira egunero. Eta Euskadi ez da salbuespena, Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak gaur goizean Bilbon aurkeztu duen 2022ko Hiesaren eta STIen Euskal Planaren memorian jasotako datuen arabera. Izan ere, 2000tik hazkunde jarraitua izan du.
Hala, STIen hiru kontsulta nagusietan, Araba, Donostia eta Basurtu unibertsitate ospitaleetakoetan, azken bost urteetan (2018-2022) gonokozia diagnostikoak % 177 hazi dira, eta sifili diagnostikoak, berriz, % 53. Gainera, azken urteotan indarrez sartu da Chlamydia tracomatis infekzioa, eta, hain zuzen ere, hori da gehien gailendu dena.
Gainera, egiaztatu da sexu-transmisiozko infekzioek batez ere gazteenei eragiten dietela; hala, STIen laurden bat inguru 15 eta 24 urte bitartekoen tartean antzematen da. Zehazki, 2022an, adin horretakoak izan ziren Chlamydia kasuen % 29,5, gonokozia kasuen % 23,3 eta sifilis diagnostikoen % 17.
GIBari dagokionez, Euskadin 127 infekzio zenbatu ziren iaz (2021ean, 119; 2020an, 105; 2019an, 147; eta 2018an, 171), hau da, 5,8 kasu 100.000 biztanleko 2022an.
Egoera horren aurrean, dagoeneko indarrean dagoen nerabeentzako eta gazteentzako prestakuntza afektibo-sexualaz gain, Osasun Sailak STIen gorakada nabarmen horretaz ohartarazteko ekintza osagarriak abiaraztea erabaki du; besteak beste, sailburuak berak gaur aurkeztutako informazio- eta sentsibilizazio-kanpaina, preserbatiboa infekzio mota horien transmisioa saihesteko metodo eraginkor gisa erabiltzeko beharra azpimarratzen duena.
Kanpainak Tinder plataformaren profil gisa irudikatzen du infekzio bakoitza, eta horren gainean "Ez egin match STIekin" leloa irakur daiteke. Ekimenak diagnostiko goiztiarraren garrantzia ere nabarmentzen du.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskararen aldeko lasterketa igande eguerdian helduko da helmugara, Bilbora
2.750 kilometro egin eta lekukoa eskuz esku 3.436 aldiz pasatu ostean, Bizkaiko hiriburua harrapatuko du Korrikak. Bertan jakingo dugu nork idatzi duen 10 egunez lekuko barruan gordeta eraman duten mezua, egileak berak irakurriko baitu. AEKk festa erraldoia prestatu du 24. Korrikari amaiera emateko.
Deabruek sutan jarri dute Korrika Debagoienean barrena
Lekittoko Deabruak kale antzerki taldeak hartu du lekukoa Oñatitik Bergarara bidean, eta hankaz gora jarri dute ibilbidea su eta txinpartekin.
Ordu aldaketa: Bueltan da udako ordutegia
Martxoaren 28tik (larunbata) 29ra (igandea) bitarteko goizaldean, 02:00etan ordua aldatu egin beharko da, eta 03:00ak izango dira. Atseden hartzeko ordubete gutxiago egongo da. Egungo ordutegi ereduarekin jarraitzeko beharrak eztabaida sortzen du, batez ere bi arrazoi garrantzitsu direla eta: Osasuna eta energia kostua.
Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen
Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatu beharreko kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uztea eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta ez da nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.
Santanderreko pasabidearen egoeraz jakinarazteko abisua jaso zuen 112ko kudeatzailea ikertuko dute
Erabaki horren helburua da langileari defentsarako eskubidea bermatzea, iturri judizialek azaldu dutenez.
Osasun Ministerioak erkidegoekin adostu du bitartekari bat izendatzea medikuen Greba Batzordearekin negoziatzeko
Sindikatuek eta Ministerioak zehaztu eta onartu beharko dute nor izango den bitartekari hori.
Medikuen grebak 300.000 pazienteri eragin die Euskadin, Eusko Jaurlaritzaren arabera
Protestaren ondorioz, gainera, Osakidetzako itxaron-zerrenda kirurgikoa 15 egun luzatu da, 67 egunera arte.
Medikuek Aste Santuaren ondoren greba bertan behera utziko dutela uste du Osasun ministroak
Monica Garcia Osasun ministroaren arabera, Ministerioak agindutakoa bete du eta orain sindikatuei dagokie greba bertan behera uztea.
Minbizi ginekologikoa eta bular minbizia izango dira aurtengo EITB Maratoiaren kausa
EITBk BIOEF Berrikuntza eta Ikerkuntza Sanitarioko Euskal Fundazioarekin eta minbizi ginekologikoko eta bular minbiziko elkarteekin batera aurkeztu du maratoia. Urtero legez, EITBren elkartasun ekimenak bi ildo izango ditu: ikerketarako dirua biltzea eta gizartea sentsibilizatzea.
49 urteko emakume bat hil da Sestaon, sukaldean erredura oso larriak egin ostean
Biktima Iberia kaleko etxebizitza batean zauritu zen, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten, baina hil egin da.