EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

31 urteko gizon bat atxilotu dute Zarautzen emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita

Atzo goizaldean izan zen erasoa, ostatu turistiko bateko komunetan. Epailearen aurrean deklaratu ondoren, karguekin libre utzi dute ustezko erasotzailea. Zarauzko Udalak elkarretaratzea deitu du biharko, 12:00etan Lege Zaharren plazan.

31 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Ertzaintzak Zarautzen, ostatu turistiko bateko komunetan emakume bati sexu-erasoa egiteagatik.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, astelehen goizaldean, 05:30 inguruan, izan zen gertakaria.

Erasoa izan tokitik oso gertu atxilotu zuten ustezko erasotzailea, eta atzo bertan eraman zuten epailearen aurrera. Karguekin aske utzi zuten.

Gertatutakoa salatzeko eta biktimari elkartasuna adierazteko, Zarauzko Udalak elkarretaratzea deitu du biharko, 12:00etan Lege Zaharren plazan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X