Albiste da
Osakidetza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Europako 5 herrialdetan erabil daiteke Osakidetzaren errezeta elektronikoa

Portugal, Kroazia, Polonia eta Finlandian ez ezik, aurrerantzean Estonian ere erabili ahalko da errezeta elektronikoa.
Argazkia: EITB Media.
Argazkia: EITB Media.

Beste herrialde bat sartu dute Osakidetzaren txartel elektronikoa erabil daitekeen herrialdeen zerrendan: Estonia. Orain arte, Portugalen, Kroazian, Polonian eta Finlandian erabil zitekeen. 2025erako, 25 herrialdetan erabili ahal izatea espero da. Historia klinikoa eskuratu eta farmazietan sendagaiak jasotzeko aukera izango da horrela horietan guztietan.

2018an hasi zen erabilera hori zabaltzen, Espainiako autonomia-erkidegoetan erabiltzeko aukera ezarri zenean, eta onura asko dakartza: sendagaiak egoki erabiltzea errazten du, sendagaietarako sarbidea arintzen du, tratamenduak agindu ostean osasun-zentroetara bisitak egitea saihesten du, errezetak ez galtzea dakar (paperezkoak maiz galtzen ziren) eta erabiltzailearen segurtasuna eta erosotasuna areagotzen ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerrian, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X