Bero bolada
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gipuzkoako kostaldean 30 °C-tik gorako tenperaturak neurtu dituzte gau sargori batean

Higerko (Hondarribia) estazioan 33,5 °C erregistratu dituzte, eta 31,8 °C Santa Klaran (Donostia). Atzokoan maximoetan markak hautsi zituzten udalerrietan, Gueñesen (Bizkaia) eta Laudion (Araba), beroa baina "samurragoa" izan da gaua, 22-24 ºC izan baitituzte.
20230824095004_beroa-donostia_
18:00 - 20:00
Gaua oso beroa izan da Euskal Herriko toki askotan

Ohartarazita geunden, baina, neurri guztiak hartuta ere, leihoak zabaldu eta arropa gutxirekin lo egin arren, gau zaila izan da gaurkoa begiak biltzeko. Atzokoan muturreko tenperatura altuek eman zuten zeresana, eta bart gauekoa ez da makala izan: kostaldean 30 ºC inguruan izan da termometroa, eta 20 ºC-tik gora barnealdean

Gipuzkoako kostaldean izan dute egoerarik makurrena, eta 30 ºC izan dituzte ia gau osoan. Hala, Santa Klarako (Donostia) estazio meteorologikoak 31,8 ºC erregistratu ditu 06:20an, eta Higerren (Hondarribia), 33,5 ºC 07:00etan. Euskalmetek Jaizkibelen (Lezo) duen estazioan, 32,9 ºC zituzten 01:00ean. Barnealdean, Arrasaten zertxobait "freskoago" zeuden 04:50ean: 26,6 ºC.

Bizkaian, Bermeon 31,2 ºC zituzten 04:40an, eta Oizen (Munitibar) 30,1 ºC gauerdian. Hortik behera, Punta Galean (Getxo), bertako estazioak tenperatura samurragoa zuen 03:20an: 24,6 ºC. 

Barnealdean, Gueñesek erdietsi zuen atzo marka. EAEko mende honetako tenperaturarik altuena erregistratu zuten bertan: 45,6 °C. Gaua, baina, jasangarriago izan da, eta 02:10ean izan dute minimoa: 22,7 ºC. 

Araban, Laudion ere hobeto pasatu dute gaua. Izan ere, atzo 44 ºC-an kiskaldu ostean, bart tenperatura minimoa 24,1 gradukoa izan da, 05:20an.

Zure interesekoa izan daiteke

Olentzero eta Mari Domingi
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikusmin handia EITBren Bilboko egoitzan, Olentzero eta Mari Domingi agurtzeko eta azken gutunak emateko

Haurren gutunak jasotzen eta haiekin argazkiak egiten izan dira biak ostiral arratsaldean, Bilboko kaleetan zehar egingo duten kalejiraren aurretik. Abenduaren 23an izango da hori, eta zuzenean jarraitu ahal izango da streaming bidez eitb.eus-en, 18:30etik aurrera, Anabel Arrizaren eta Aritz Mendiolaren kontakizunarekin. Emanaldia asteazken arratsaldean emitituko da ETB1en.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Guardia Zibilak erietxera eraman ditu Beloradotik joandakoekin Urduñan bizi ziren mojetako bost, osasun-baldintza kaxkarretan zeudelakoan

Ostegun honetan Santa Klarako monastegitik 87 eta 101 urte arteko bost moja atera dituzte eta Basurtuko erietxera eraman dituzte azterketa egitera, epailearen aginduz. Guardia Zibilak jakitera eman duenez, emakumeak osasun-baldintza txarretan bizi zirela egiaztatu ahala izan dute. Adierazpen horiek gezurtatzeko helburuz, etxeko mojetako batek sareetan zabaldu ditu eraikin barruko irudiak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X