GIPUZKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kartzelara bidali dute Urretxun, jabeak lo zirela, etxe barrura lapurtzera sartu zen gizon bat

Larunbat goizean, bere logelako armairuan begira ari zela harrapatu zuen etxejabeak lapurra. Ihes egitea lortu zuen, baina handik gutxira atxilotu zuen Ertzaintzak.

31 urteko gizonezko bat kartzelara bidali du epaileak Urretxuko etxebizitza batean lapurreta egiteagatik. Etxejabeak barruan lotan zirela sartu zen etxera, eta 'in fraganti' harrapatu zuen jabeak.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, larunbat goizeko 08:15 aldera, bere logelako armairuan begira ari zela harrapatu zuen etxejabeak lapurra. Azken honek ihes egitea lortu zuen, eta etxejabeak Ertzaintzari deitu zion.

Patruila iristean, gizon bat fatxadako andamiotik jaisten ari zela ikusi zuten agenteek. Geldiarazi ondoren, biktimaren bitxiak, dirua, txartela eta beste hainbat objektu atzeman zizkioten. Etxebizitzako pertsiana eta leihoa indarrez irekita zeudela ere ikusi zuten ertzainek.

Atxilotu eta ertzain-etxera eraman zuten, eta gaur igaro da Bergarako epailearen aurretik. Honek espetxeratzeko agindua eman du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X