FESTAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

97 ontzik hartuko dute parte gaur Lekeitioko Antzar Egunean

San Antolin jaietako hitzordurik garrantzitsuena da antzara-jokoa. Urtero bezala, jendetza batzea espero da.
Antzar Eguna, Lekeition. Artxiboko irudia.
Antzar Eguna, Lekeition. Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Antzar Eguna ospatuko dute gaur Lekeition, San Antolin jaietako ekitaldi ezagunena. Orotara, 97 ontzik hartuko dute parte jokoan, eta gomazko antzarak erabiliko dituzte aurten ere. 

Eguraldia lagun, milaka lagun bilduko dira Lekeitioko portuaren inguruetan ikuskizunaz gozatzeko. Lehiakideek ontzitik uretara salto egin eta soka batetik zintzilik dagoen antzarari lepoa ahalik eta azkarren moztea da helburua.

Tradizio handia du Antzar Egunak Lekeition, 350 urte baino gehiagoko historia dokumentatua du. Egun portuko uretan egiten bada ere, 1722ra arte herriko plazan egiten zen.

Udalak jakitera eman duenez, herrigunea itxita egongo da ibilgailuentzat ia egun osoan, baina Bizkaibusek Lekeitiorako joan-etorriak areagotuko ditu gaur.

Jarrai ezazu festa, gaur, ETB1 eta eitb.eus-en, 15:50etik aurrera.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X