Nazioarteko trafikoa eta lurralde mugakideetarako joan-etorriak ugaritu egin dira uda honetan EAEn
Euskadi zeharkatzen duen nazioarteko trafikoak % 3,15 egin du gora uda honetan, aurreko urteko datuekin alderatuta; halaber, probintzia mugakideetara egindako joan-etorriak ere % 2 igo dira.
Hala jasotzen du Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak ostiral honetan egindako Udako Irteera-Itzulera Operazio Bereziaren lehen balantzeak. Estibaliz Olabarri Gonzalez Eusko Jaurlaritzako Trafiko zuzendariak azpimarratu duenez, "ohiko auto-ilarez harago", "arintasuna" izan da nagusi uda honetan euskal errepideetan.
Iraileko datuen faltan, Trafikoaren kalkuluen arabera, uda honetan (ekaina eta iraila bitartean), ibilbide luzeko joan-etorriak 3.920.000 izan dira, hau da, Euskadiko errepide-sarea 1.960.000 ibilgailuk zeharkatu dute joaneko bidaietan eta beste hainbestek itzulerakoetan. Aurreikusitakoak baino apur bat gehiago dira.
Nazioarteko trafikoaren igoera hori batez ere Gipuzkoan nabaritu da, bereziki Biriatuko ordainlekuan eta itzuleran, abuztuko azken bi asteburuetan eta iraileko lehenengoan.
Probintzia mugakideetarako joan-etorriek ere gora egin dute 2022ko udako datuekin alderatuta: Kantabriarako noranzkoan % 2,25 egin dute gora, Burgos-Madrilerako noranzkoan % 2,75 eta Nafarroarako noranzkoan % 1,80.
Ohikoa denez, bai irteera-operazioan, bai itzulera-operazioan, auto-ilarak izan dira berriro ohiko lekuetan: Armiñongo lotunean (Araba), Bizkaia eta Kantabria arteko mugan (Bizkaia), eta AP-8an, Irungo eta Biriatuko ordainlekuetan (Gipuzkoa).
Armiñongo lotunean eta AP-1/N-622 lotunean, Gasteizerako noranzkoan, eta N-622/A-1 lotunean, Burgos-Madrilerako noranzkoan, Jaurlaritzak abian jarritako operazio bereziek trafikoa arintzen lagundu dute joan-etorri ugariko garaietan.
Ezbehar-tasa
Iazko udarekin alderatuta, istripuen tasa % 2 jaitsi den arren, uztailean eta abuztuan Euskadin hamar pertsona hil dira (bederatzi Gipuzkoan eta bat Bizkaian), 2022ko aldi berean baino bat gutxiago. Hildakoetako bi oinezkoak ziren, beste bi motor-gidariak eta gainerakoak autoen edo bestelako ibilgailuen gidariak.
Guztira 1.067 istripu gertatu dira, 2022an baino 18 gutxiago: 374 Gipuzkoan, 451 Bizkaian eta 242 Araban.
Aurten, orain arte, 26 pertsona hil dira EAEko errepideetan: sei motorrean zihoazen, bat bizikletan, bost oinez eta gainerakoak autoetan.
Trafiko zuzendariak "arreta handiz ibiltzeko eta bideen erabiltzaile guztiak ahalik eta gehien errespetatzeko" eskatu du, "bereziki kolektibo kalteberak, hau da, txirrindulariak, motozaleak eta oinezkoak".
Zure interesekoa izan daiteke
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko Astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko Astelehenak. Eguraldi beroak, hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute Berrizen emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.
Epailearen esku utzi dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Ostegunean jazo zen erasoa, 18:30 aldera, bost gizonek adin txikikoa sastatu eta ibilgailu batean ihes egin zutenean. Atxilotuek 19 eta 21 urte bitartean dituzte, baina ikerketak zabalik jarraitzen du.