DONOSTIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon baten gorpua agertu da Kontxako hondartzan

Donostiako Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, 41 urteko irlandarra da hildakoa. Lehen balorazioan eta autopsiaren emaitzaren zain, gorpuak ez du indarkeria zantzurik.
20230915094654_donostia-gorpua_
18:00 - 20:00
Gizon baten gorpua agertu da Donostiako Kontxako hondartzan

Gizon baten gorpua agertu da gaur goizean Donostian, Kontxako hondartzan. Donostiako Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, 41 urteko irlandar bat da hildakoa. Haren bi lagunek identifikatu dute. Lehen balorazioaren arabera, eta autopsiaren emaitzaren zain, gorpuak ez du indarkeria zantzurik

Hondartza garbitzen ari zen langile batek aurkitu du hilotza ur-bazterrean 08:00ak aldera, eta Udaltzaingoari jakinarazi dio.

Forentseak heriotza egiaztatu du, eta 10:45erako altxatu dute gorpua. Datozen orduetan egingo diote autopsia Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuan. Horrek argituko du heriotza zerk eragin duen.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Joxe Ramon Bengoetxea (EHU): "Gure politika bakarra unibertsitate politika da"

Bere hitzetan, azkenaldian tentsio gisa interpretatu diren gertakarien atzean dagoena da “bi elementuk denboran kointziditu” izana: “Bat, Jaurlaritzak egindako aurrekontuen proposamena, eta bestea, gu gure premien azterketa eta diagnosia bukatzen ari ginela. Bi gauza desberdin dira”, Bengoetxearen esanetan. “Jakina gure premien diagnosia egiten da gero horrek aurrekontuetan isla izateko asmoarekin, baina jabetzen ginen denborak eta epeak desberdinak direla”, gaineratu du.

GASTEIZ ELKARRETARATZEA MAIALEN MAZON
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Maialen Mazonen hilketaren instrukzioa amaituta, 45 urteko espetxe-zigorra eskatu dute akusatuarentzat 

Gasteizen zein euskal gizartean, oro har, hotzikara eragin zuen 2023an kasuak. Haurdun zegoela, 13 labankadaz hil zuen ustez bikotekide ohiak Maialen, 2 urteko alabaren aurrean. Laster aukeratuko da epaimahaia, eta, ondoren, epaiketa 2026ko lehen sehilekoan egiteko data ezarriko da. Kasuak ezbaian jarri zuen Ertzaintzaren indarkeria matxistaren inguruko protokoloa.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X