Lan gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eskola garraioak zerbitzua berreskuratuko du astelehenean, Eusko Jaurlaritzarekin hurbilketa izan ondoren

Ehige Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Konfederazioak "premiazko" bilera eskatu zion atzo Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuari.
Ikasturte hasiera, Bilboko eskola batean. Argazkia: EFE
Ikasturte hasiera, Bilboko eskola batean. Argazkia: EFE

Hezkuntza Sailak eta eskola garraioko enpresek elkarrizketari berriro ekitea erabaki dute, "etorkizunari begira hobekuntza proposamenak aztertu eta planteatzeko" xedez. Hurbilketa horren ondorioz, eskola garraioko enpresek datorren astelehenetik aurrera, irailaren 18tik aurrera, berriro helduko diote beren zerbitzuari.

Akordioaren lortu ostean, enpresek aurreko ikasturtean eskaintzen zuten zerbitzu bera emateri ekingo diote berriro, orduko baldintza ekonomiko berberetan. Era berean, Hezkuntza Sailaren eta enpresen arteko elkarrizketak eskola garraioaren baldintzak zehazteko oinarriak finkatuko ditu, beharrezkotzat jotzen diren balizko zuzenketa neurriei begira.

Bestalde, Hezkuntza Sailak bete gabe geratu diren ibilbideen lizitazio prozesu berri bat abiatuko du laster, 2024-2025 ikasturterako.

Akordioaren aurretik, atzo, Ehige Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Konfederazioak "premiazko" bilera eskatu zion Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuari.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Labrazako kontzejuak eta plataforma ekologistek Labrazako zentral eolikoa gelditzeko eskatu dute

Labrazako Kontzejuak eta Arabako Errioxa Bizirik, Arabako Mendiak Aske eta Araba Bizirik plataformek herrian aurreikusitako zentral eolikoaren proiektua berehala gelditzeko eskatu dute, EAEko Auzitegi Nagusiak proiektuaren aurka aurkeztutako errekurtsoak ebatzi arte. Gainera, Labrazan abenduaren 13an egingo den elkartasun jardunaldira gonbidatu dituzte herritarrak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X