IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Euskara Kongresuan, covid-aren biktimei omenaldia eta Primeran plataformaren aurkezpena

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Diputatuen Kongresua
Diputatuen Kongresua. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, irailak 21, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Euskara Kongresuan: Espainiako Diputatuen Kongresuan euskara, katalana eta galegoa erabiltzea ahalbidetuko duen Ganberako Araudiaren erreforma gaur geratuko da behin betiko onartuta. EAJk zuzenketa partziala aurkeztu du, eta Alderdi Popularrak eta Voxek, osoko zuzenketa bana testu alternatiboarekin. Horiek eztabaidatuz emango diote hasiera, 09:00etan, gaurko saioari.

- Covid-aren biktimei omenaldia: Gasteizen, lehendakaria buru, omenaldia egingo diete covid-aren biktimei. Guztira, 74 pertsona hil dira Euskadin covid-19aren ondorioz urteko lehen hiruhilekoan, guztiak baieztatutako koronabirusagatik, 2022ko epe berdinean baino % 90,5 gutxiago. 

- Primeran plataformaren aurkezpena: Jada martxan da PRIMERAN, euskarazko eta euskal edukien streaming plataforma berria, eta gaur, irailak 21, egingo da aurkezpena, Donostian. 19:00etan, plataforma berria aurkezteko ekitaldi ofiziala egingo da Tabakaleran, eta, besteak beste, ikus-entzunezkoen sektoreko, kulturaren munduko, politikako eta euskal gizarteko ordezkariak izango dira bertan.

Zure interesekoa izan daiteke

bisonte-hezurdura-urbasa-nafarroa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Duela 4.000 urteko bisonte baten hezurdura topatu dute, ia osorik, Urbasan, eta Iberiar penintsulan dokumentatutako lehen bisonte europarra izan daiteke

Maria Chivite presidenteak eta Rebeca Esnaola Kultura eta Kirol kontseilariak "garrantzi zientifiko handiko" aurkikuntza aurkeztu dute astelehen honetan. Aurkikuntza “bakarra” da Iberiar penintsulan, eta Arrafela leizean egin zen, Kultura Departamentuak sustatutako esku-hartze arkeologiko batean, Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Madrilgo Historia Naturalaren Museoaren parte-hartzearekin, besteak beste.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X