Iruñeko gizon bat hil da Allinen, trafiko-istripuz
Hildakoa, 62 urteko gizasemea, ibilgailuko bidaiari bakarra zen; autoa maldan behera erori da.
Foruzain baten irudia. Argazkia: Europa Press
Iruñeko 62 urteko gizon bat hil da astelehen gauean Allinen (Nafarroa), trafiko-istripuz. Ezbeharra Artabia kontzejuan gertatu da.
Istripua 22:34an izan da, NA-718 errepideko 7,5 kilometroan. Urbasako errepidea deitzen zaio bide horri. Gizonezkoa inor barik zebilen kotxean, eta errepidetik atera da, eskuineko aldetik. Ondoren, maldatik behera erori da. Gidaria bertan hil da.
Autopsiaren zain
Istripuaren tokira osasun zerbitzuak, anbulantzia bat, suhiltzaileak eta Foruzaingoaren zein Guardia Zibilaren patruilak bertaratu dira. Ondoren, gorpua Iruñeko Nafarroako Auzitegi Medikuntzako eta Zientzia Auzitegiko Institutura eraman dute, autopsia egiteko.