XXI. mendeko urterik beroena eta lehorrena izan zen iazkoa Gipuzkoan
Iazkoa urte oso beroa izan zen Gipuzkoan, non, batez beste, tenperatura 1981-2010 denboraldian baino gradu bat beroagoa izan zen. Gainera, hainbat herritan sekula izan diren tenperatua altuenak neurtu zituzten, eta % 20 eguzki ordu gehiago egon ziren.
Prezipitazioa, aldiz, % 20 gutxitu zen. Goierrin egin zuen euri gutxien 2022an.
Datuotan oinarrituta, Jasangarritasun diputatu Jose Ignacio Asensiok esan du beharrezkoa dela "epe labur, ertain eta luzean ditugun baliabide hidrikoen argazkia egitea, aldiro, modu jasangarrian, ur gezaren erabilera bermatuta izan dezagun".
"Gure etorkizuna eta osasuna daude jokoan, ingurumena eta gure gizartearen ekonomia. Orain da handinahi eta erantzukizun klimatikoa pizteko unea. Datuek hemen eta orain gertatzen ari dena erakusten dute, eta gizarte jasangarriago bat eraikitzeko bidean bultzada ematen digute", erantsi du.
Asensio eta Naturklimako zuzendari David Zabalak fundazio horrek egindako laugarren txostena aurkeztu dute gaur, ostegunarekin.
2022. urtea oso beroa izan zen Gipuzkoan. Urteko batez besteko tenperatura 14,5 gradukoa izan zen.
Urteko urtaro denetan egin zuen gora tenperaturak, baina batez ere abendua izan zen ohi baino beroagoa. Hilabete horretako zenbait egunetan 20 graduak gainditu zituzten termometroek. Udaberria ere oso beroa izan zen, bereziki maiatza. Orduan, 30 gradutik gorako tenperatura neurtu zuten toki askotan. Udak ere beroa izan zuen protagonista, muturreko tenperaturekin egun askotan. Maximoa Arrasateko estazioak neurtu zuen: 42,8 gradu. Udazkena lurralde osoan izan zen beroa. Nabarmentzekoa da urria ohi baino 4 gradu beroagoa izan zela.
Bestalde, txostenak erakusten du gau tropikalen eta egun beroen kopurua haziz doala.
Ur masen, erreken, urtegien eta akuiferoen analisiak ondorioztatu du egoerak hobera egin duela 90eko hamarkadaren amaieratik. Hondar uren eta ur industrialen arazketa teknologikoak zerikusia du horretan.
Aurrera begira, aurreikuspenek diote datozen urteetan uraren tenperatura igo egingo dela.
Baliabide hidrikoak eta ur gezaren erabilera ere izan dituzte aztergai. Txostenak jaso duenez, Gipuzkoan % 2,5 gutxituko dira baliabide hidrikoak epe laburrean (2011-2040) eta % 30 epe luzean (2071-2100). Oro har, arriskua baxua da, baina lehorte luzeak egongo balira, desoreka gerta liteke erabilgarritasunaren eta eskaeraren artean.
Zure interesekoa izan daiteke
Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz
Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko. Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta. Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute.
Atharratzetik abiatu da 24. Korrika, festa giroan, pizkundearen akuilu izatea xede
AEK-ko kideek eta Zuberoako euskalgintzan erreferente den Oihana Larrandaburu Goñi atharraztarrak eman diote hasiera lasterketari. Euskal Irratiak sareko kideak izan dira lehenak lekukoa eramaten. Bilbon amaituko da, martxoaren 29an, igandez.
Euskal jatorriko 114.400 pertsona atzerrian bizi dira, duela urtebete baino % 5,5 gehiago
Gehienak Amerikan bizi dira, Argentinan zehazki, INEk urtero argitaratzen duen Atzerrian bizi diren espainiarren erroldaren (AEE) arabera.
32 urteko emakumezko bat zauritu da Iruñean, ibilgailu batek harrapatuta
Ezbeharra 07:32an gertatu da, Arrosadia auzoan. Emakumeak kolpe ugari jasan ditu, hortaz, Iruñeko Unibertsitate Ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuarekin.
Trafikoa bere onera itzuli da A-8an Irun parean, baina auto-ilara txikiak oraindik daude Kantabriarako noranzkoan, Abanton
Zubiaren hasieran trafiko-eragozpenak izan dira A-8 autobidean.
Furgoneta-gidari bat zauritu da A-1 errepidean, Asparrenan, errepidetik atera eta bazter-babesaren aurka talka eginda
Istripua ostegun honetako 08:45ean jazo da. Zauritutako gidaria ospitalera eraman dute.
Albiste izango da: Korrikaren hasiera, Ekialde Hurbileko azken ordua eta Europako Kontseiluaren bilera
Gaurkoan Orainen albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Atharratzetik Bilbora, Korrikak euskararen paisaia guztiak zeharkatuko ditu
Euskararen aldeko ekimenak hizkuntzaren errealitate guztiak zeharkatuko ditu 11 egunez eta 10 gauez. 2.175 kilometro inguru egingo ditu Korrikak eta 460 herritatik igaroko da. ETB On plataformak etenik gabe jarraituko du ibilbidea, eguneko 24 orduetan.
ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela
ELAk adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.
CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan
Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".