Eustaten datuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Indarkeria matxistaren biktima kopurua % 57 hazi da EAEko "etxerik gabeko" pertsonentzako zentroetan

2022an, 276 zentrotan eman zitzaien arreta etxerik ez duten edo babes bila dabiltzan pertsonei. Batez beste, egunean 3.410 lagun hartu zituzten zentro horiek, 2020an baino % 1,8 gutxiago.
Jendea Bilbotik paseoan
Jendea Bilbotik paseoan. Argazkia: EITB Media

Etxerik ez duten pertsonak artatzeko zentroen gastua 76 milioi eurokoa izan zen 2022an Euskal Autonomia Erkidegoan. 2020tik —pandemiaren urtea— % 15,8 igo da gastua, Eustatek argitaratutako datuen arabera.

Indarkeria matxistaren biktima kopurua, berriz, % 57 hazi zen iaz EAEko zentroetan; guztira, 270 plaza. "Etxebizitza arriskutsua" sailean sartzen dituzte emakume horiek. Izan ere, indarkeriaren mehatxupean bizi diren pertsonak dira. Horri aurre egiteko, erasotzailearentzat ezezaguna den kokaleku batera eramaten dituzte, horietako asko seme-alabekin batera.

2022an, 276 zentrotan eman zitzaien arreta etxerik ez duten edo babes bila dabiltzan pertsonei. Batez beste, egunean 3.410 lagun hartu zituzten zentro horiek, 2020an baino % 1,8 gutxiago. 638 lagun "etxegabeak" ziren.

Zerbitzu sozialek, orotara, 4.313 plaza eskaini zituzten egunean, batez beste, —2020an baino 53 gehiago—eta % 79 bete zituzten. Arreta zentroek eskainitako plazak, baina, % 16,2 gutxitu ziren. Kontratara, hazi egin zen etxebizitzen eskaintza (% 19,2).

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X