Albiste da
Txertaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gripearen eta covidaren aurkako txertaketa gaur hasi da eta 80.000 hitzordu eman dituzte dagoeneko

20231009141615_gripea-txertaketa_
18:00 - 20:00
Gripearen eta covidaren aurkako txertaketa gaur hasi da eta 80.000 hitzordu eman dituzte dagoeneko
Arrisku-taldeekin eta 70 urtetik gorakoekin hasi du Osakidetzak txertaketa kanpaina. Txertoa hartu nahi duten gainerako biztanleek urriaren 30etik aurrera eskatu ahal izango dute hitzordua, azaroaren 6tik aurrera txertatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X