Haize denboralea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

140 km/h-ko haize bolada neurtu dute Matxitxakon

haizea2
18:00 - 20:00
140 km/h-ko haize bolada neurtu dute Matxitxakon
Haizea da gaur protagonista Euskal Herrian. Ez alferrik, abisu horiak eta alerta laranjak aktibo daude gaur herrialde osoan. 100 km/h-tik gorako haize boladak ari dira neurtzen kostaldean. Itsasoan ere eragina izango du haizeak, eta olatu handiak espero dira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X