Araba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat espetxeratu dute, Kanpezun 11 urteko neskato bati sexu-erasoa egitea egotzita

Urriaren 13an izan zen gertakaria, eta hilaren 16an epaileak Zaballako espetxera bidali zuen.

Gizonezko bat espetxeratu dute, Kanpezun (Araba) 11 urteko neskato bati sexu-erasoa egitea egotzita, EITBk jakin ahal izan duenez.

Erasoa urriaren 13an izan zen, eta, salaketa jaso ostean, Ertzaintzak susmagarria atxilotu zuen egun horretan bertan.

Hilaren 16an epailearen esku utzi, eta egun horretan bertan bidali zuten Zaballako espetxera.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X