LAU ATXILOTU DAUDE
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Artxandako hilketa "azken muturreraino" argituko dutela esan du Erkorekak

Sailburuaren hitzetan, baliteke joan den abuztuan Artxandan agertutako pertsonaren hilketaren atzean "arrazoi nahasketa bat" egotea, besteak beste "interes ekonomikoa", "substantzien kontsumoa" eta "zelopatia kasuren bat".
Gorpua aurkitu zuten eraikina
Gorpua aurkitu zuten eraikina. Argazkia: EITB

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak esan du Artxandan maleta baten barruan agertu zen gorpu zatituaren kasua "azken muturreraino" argitu ahal izango dela.

Onda Vascan egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, baliteke joan den abuztuan Artxandan agertutako pertsonaren hilketaren atzeran "arrazoi nahasketa bat" izatea, besteak beste "interes ekonomikoa", "substantzien kontsumoa" eta "zelopatia kasuren bat".

Ekorekak azpimarratu duenez, "oso zaila" izan da kasua ikertzea, "oso zantzu gutxitatik" abiatuta egin behar izan dutelako.  Maletan aurkitutako gorpuzkiak "eskasak" zirela adierazi du, eta, beraz, "oso zaila" izan dela gorpuaren identitatea argitzea, eta nabarmendu du "teknika oso aurreratuak" erabili dituztela.

"Nik uste dut epailearen esku jarriko direla laster atxilotutako lau pertsonak. Polizia-etxean deklaratzen jarraitzen dute, baina zaila da arrazoiei buruz hitz egitea ", esan du. "Ikerketa norabide onean doa, eta ziurrenik azken muturreraino argitu ahal izango dugu kasua", azpimarratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X