Aita Marik 112 pertsona erreskatatu ditu Mediterraneoan egindako bi operaziotan
Aita Marik, Salvamento Maritimo Humanitario (SMH) gobernuz kanpoko erakundearen ontziak, 112 pertsona erreskatatu ditu azken orduetan Mediterraneoan egindako bi operaziotan. Egurrezko bi ontzitan noraezean aurkitu dituzte 112 lagunak, tartean 19 adingabe.
SMHk ohar batean adierazi duenez, gainezka zegoen egurrezko ontzi bat ikusi dute aurrena, eta zeramatzan 55 pertsonei lagundu diete. Gehienak siriarrak dira, baina badira Egiptotik, Iraketik eta Sudanetik irtendakoak ere. Gerora, bigarren patera bat begiztatu dute, eta 57 pertsona erreskatatu. Egiptoarrak, bangladeshtarrak, siriarrak, libiarrak, pakistandarrak eta palestinarrak daude erreskatatutakoen artean.
Denak "onik" daude, baina "neke eta hipotermia zantzuekin", Aita Marin egin dieten lehen osasun azterketaren arabera. Dena dela, aurki beste esplorazio sakonago bat egingo diete.
Euskal erreskate ontzia Reggio di Calabria bidean da orain, hara joateko agindua eman baitiete Italiako agintariek. Aurreikuspenen arabera, bihar eguerdian iritsiko da portura.
Erreskate operaziook larunbat arratsaldean eta gaur goizaldean egin ditu Aita Marik, Malta, Italia eta Espainiako agintariak horren jakitun zirela.
"SMH erakundekook jakin badakigu jarrera pribilegiatua dugula gizartearen baitan aldaketa eragiteko, eta Europara heltzeko saiakeran pertsona horiek pairatzen dituzten giza eskubideen urraketen lekuko gara, lehen pertsonan, gainera".
Horren aurrean, Europako agintariei egin diete deia "salbamendurako dispositibo bat mantentzeko ardura" har dezaten, "jendea giza eskubideak urratzen diren herrialdeetan geratzeko euste programak diru publikoz finantzatu barik".
Halaber, Gazako egoera salatzeko baliatu du oharra gobernuz kanpoko erakundeak. Bonbardaketak amaitzeko, bahitutakoak askatzeko eta zibilak Zerrendatik ateratzeko bide humanitarioak zabaltzeko eskatu du, besteak beste.
"Uste dugu Palestinako eta Libanoko herritarrek Mediterraneo itsasoko ur hilgarrietan sartzera behartuta ikusiko dituztela euren buruak, datozen aste eta hilabetotan, sarraskitik ihesi", nabarmendu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
EAEko farmaziek uda baino lehen utziko diote sendagaien kupoia ebakitzeari
Osasun Saila farmazien kudeaketa-sistemak egokitzen ari da, sendagaien ontzietan agertzen den datamatrix kodea irakurriz "egunean eta online fakturazioa" egin ahal izateko.
Gizon bat hil da eta lagun bat zauritu, Irungo soto batean izandako sutean
Zauritua helikopteroz eraman dute Gurutzetako Ospitalera. 13:45ean piztu da sua, Uranzu kalean, eta garrak itzaltzea lortu badute ere, suhiltzaileek hozte-lanetan jarraitzen dute.
Milaka bizipen ahaztezin, bost eguneko ibilbidean
Martxoaren 19an abiatu zen euskararen aldeko lasterketa Atharratzetik, eta, harrezkero, urratsez urrats, lurraldez lurralde, euskarari hauspoa ematen aritu dira milaka euskaltzale. Oraindik bidearen erdia ere ez du egin, baina dagoeneko irudi eta une zirraragariak utzi ditu Korrikaren 24. edizioak.
Euskadiko Erlijioen Kontseilua sortuko du Eusko Jaurlaritzak
Udaberrian jarriko du martxan Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Erlijioen Kontseilua EAEko erlijio-aniztasuna kudeatzeko helburuz. Bizikidetza eta laikotasun kooperatiboa oinarri izango dituen ekintza plan batekin jaioko da.
Nafarroatik Gipuzkoara egingo du jauzi Korrikak bere bosgarren gauean
Araban ikusi ditu lekukoak eguneko lehen eguzki printzak, eta bertan ibiliko da Korrika eguerdia iritsi bitartean. Egino eta Ziordia arteko bidea eginda, Nafarroa iparraldean barneratuko da 13:00a aldera, Gipuzkoa helburu hartuta.
Nafarroako Gobernuak suizidioa prebenitzeko behatokia sortuko du, diziplina anitzeko profesionalen laguntzarekin
Jokabide suizidak prebenitzeko eta horiek pairatzen dituzten pertsonak artatzeko estrategia aurkeztu du Nafarroako Osasun Departamentuak. Iaz, 39 pertsona hil ziren Nafarroan beren buruaz beste eginda.
Alerta, gas-isuri handi batengatik, Barakaldon
Ezbeharra 10:00ak aldera gertatu da, Lutxana auzoko Elorriaga etorbidean dagoen obra batean, eta horrek kezka sortu du auzokoen artean.
Hamaika pertsona atxilotu dituzte Castro Urdialesen, droga-trafikotik ateratako dirua zuritzeagatik
Operazioan 3.000 gramo kokaina baino gehiago, 7 arma labur eta 4 luze, munizioa eta dirua atzeman dituzte.
2015-2025 tartea, erregistroak daudenetik izandako beroena, Munduko Meteorologia Erakundearen azken txostenaren arabera
176 urte dira Lurraren batez besteko tenperatura neurtzen denetik, eta azken 11 urteotan erdietsi dira balio altuenak. "Historia 11 aldiz errepikatzen denean, jada ez da kointzidentzia, jarduteko deia zuzena da", azpimarratu du Antonio Guterres NBEren idazkari nagusiak.
CCOO sindikatua, Korrikan parte hartu ez izanaz: "Etsaien aldean jarri gaituzte"
CCOO sindikatuaren kontrako "apartheid soziala" gaitzetsi du berriro sindikatuaren Euskadiko idazkariak, Korrikan parte hartzeari "betoa" jarri diotelakoan. Bestalde, euskararen aurkako eraso judizialik dagoela ukatu egin du sindikatuak.