IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Balizko indarkeria bikario kasua Nafarroan, istiluak Ferrazen eta Chillidak 100 urte

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Ustezko indarkeria bikario kasua Nafarroan
Ustezko indarkeria bikario kasua Nafarroan

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, azaroak 8, hedabideetako lerroburu nagusiak:

-Balizko indarkeria bikario kasua Nafarroan: Epaitegietako iturriek EITB Mediari baieztatu diotenez, Urbasan aurkitutako aita-semeei egindako lehen autopsiak dio 54 urteko gizonezkoak hil zuela 7 urteko haurra. Gorpuetan ez dute aurkitu substantzia toxikoen arrastorik, ezta itota hil izanaren zantzurik ere.

-Istiluak Ferrazen: Poliziak amnistiaren legearen aurka protesta egiten ari zen manifestari talde baten aurka kargatu du bart, Madrilgo Ferraz kaleko egoitza sozialistaren inguruan. 39 pertsona zauritu dira, horietako 29 poliziak, eta sei lagun atxilotu dituzte desordena publikoak egotzita. 

-Chillida, 100 urte: Eduardo Chillida jaio zenetik 100 urte beteko dira aurki, eta, artista omentzeko, ekitaldia egingo dute Donostiako Miramar Jauregian.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X