Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Tuteran, indarkeria matxistagatik, alabak abisua eman ostean

Gertakariak larunbatean izan ziren, 21:25ean. 59 urteko gizona atxilotu dute, genero-indarkeriako delitu bat egotzita. Alabak jakinarazi zuen bere ama aitarengandik tratu txarrak jasotzen ari zela. Amak berak abisua emana zuen 016an.

Tuterako Udaltzaingoak 59 urteko gizon bat atxilotu du indarkeria matxista delitu bat egotzita, haren alabak berak abisua eman ostean. Biktimak berak ere Genero Indarkeriaren aurkako 016 telefonoan abisu eman zuen. 

Larunbat honetan, 21:25ean, gertatu zen,  Tuterako Udaltzaingoak jakitera eman duenez. Genero-indarkeriako delitu baten ustezko egilea delakoan, 59 urteko gizonezko bat atxilotu dute. Biktimaren alabak jakinarazi zuen ama tratu txarrak jasotzen ari zela aitarengandik.

Gertakariak egiazkoak zirela eta biktimak 016ra deitu zuela egiaztatu ondoren, atxilotua Foruzaingoaren polizia-etxera eraman zuten, eta zaintzapean izan dute epailearen aurrera eraman bitartean. 

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Albiste gehiago gizartea

22:00etatik 07:00ak arte kaleak erabat itxita egon dira, eta bizilagunek agintarien aginduak errespetatu behar izan dituzte. Hendaiako herritarrak kezkatuta agertu dira, ez dakitelako zer-nolako eragina izan dezakeen erabilitako produktuak haien egunerokotasunean
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tigre-eltxoaren kontrako fumigazio lanak egin dituzte bart Hendaian

Lapurdin chikungunya gaitzaren lehen kasua agertu ondoren egin dituzte desinfekzio lanak, Hendaiako igerilekutik, tren geltokiraino. 22:00etatik 07:00ak arte kaleak erabat itxita egon dira, eta bizilagunek agintarien aginduak errespetatu behar izan dituzte. Herritarrak kezkatuta agertu dira, ez dakitelako zer-nolako eragina izan dezakeen erabilitako produktuak haien egunerokotasunean. Fumigazioaz arduratutako enpresak dio erabilitako produktua ez dela kaltegarria, eta tigre-eltxoen % 80 bat hiltzea lortzen dutela.

Gehiago kargatu