Trafiko
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi lagun hil eta bost zauritu dira Lezon, bi autoren arteko trafiko-istripu batean

20231203113509_istripua_
18:00 - 20:00
Bi lagun hil eta bost zauritu dira Lezon, bi autoren arteko trafiko-istripu batean
Ezbeharra goizaldean izan da, GI-636 errepidean. Bi autok elkar jo dute eta zenbait bidaiari ibilgailuetan harrapatuta geratu dira. Ertzaintzak ikerketa abiatu du istripuaren nondik norakoak argitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Korrika Gipuzkoan sartu da!

Atallu eta Araitz-Betelu atzean utzi eta Lizartzatik barrena sartu da Korrika Gipuzkoan, Tolosaldea eskualdean. Berastegiko udaleko ordezkariak izan dira lekukoa Gipuzkoara sartu dutenak. Ondoren, Galtzaundi Tolosako euskaltzaleen elkartearen txanda izan da. Mallopeko eta Tolosaldeako eskualdeak bat egin dute Korrikaren alde. Gauean, besteak beste, Tolosa, Andoain, Hernani, Oiartzun eta Irun igarota, Nafarroara itzuliko da berriz ere eta goizaldeko 6ak aldera Beran espero dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X