Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urteko azken eguna umel esnatu da, baina atertzera egingo du

Goiza grisa izango da eta zaparradak botako ditu lurralde osoan, baina, orduek aurrera egin ahala, euria egiteari utziko dio eta ostarteak zabalduko dira. Tenperatura minimoak 10 ºC-tik behera geratuko dira eta maximoak ez dira 15 ºC-ra iritsiko. Itsasoari dagokionez, abisu horia dago indarrean.
Euritsu. Argazkia: Jose Luis Azaola.
Euritsu. Argazkia: Jose Luis Azaola.

Euskal Herriko zerua estalita eta hodeitsu egongo da igande honetan, eta zaparrada txikiak botako ditu noizbehinka. Elur-kota 1.300 metrora jaitsiko da (Pirinioetan, 1.000 metro ingurura jaits daiteke). Hego-mendebaldeko haize bizia ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogorrekin, tenperatura minimoak ez dira aldatuko eta maximoak apur bat igoko dira.

Aurreikusitako tenperatura minimoak 9 ºC-koak dira Donostian, 10 ºC-koak Bilbon eta 4 ºC-koak Gasteizen; maximoak, berriz, 13 ºC-koak Gipuzkoan, 14 ºC-koak Bizkaian eta 10 ºC-koak Araban.

Nafarroan, tenperaturak apur bat behera egingo du ipar partean, isurialde atlantikoko minimoetan nabarmenagoa izango da jaitsiera hori, eta gainerakoan ez da aldaketarik izango, salbu Erriberan, han maximoak apur bat igoko baitira. Termometroak 1 eta 10 ºC artean ibiliko dira Lizarran, 1 eta 9 ºC artean Iruñean, 2 eta 7 ºC artean Erronkarin eta 3 eta 13 ºC artean Tuteran.

Astelehen goizerako, behe-lainoa espero da eta zerua hodeitsu esnatuko da; haize ahul-bizia ibiliko da hego-mendebaldetik. Tenperatura minimoak jaitsi egingo dira apur bat eta maximoak ez dira aldatuko. Araban izotza egin dezake.

Itsasoan, nabigaziorako abisu horia indarrean dago gauerdira arte, lehenengo bi milietan.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X