Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Armak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Frantziako estankoetan ehizarako munizioa saltzeko baimena eman du gobernuak

20240102141629_munizioa-estankoak_
18:00 - 20:00
Frantziako estankoetan ehizarako munizioa saltzeko baimena eman du gobernuak
Salmenta ez da librea izango eta lizentzia duten ehiztariek soilik erosi ahal izango dute munizioa. Iparraldeko tabako saltzaileek zehaztu dutenez, barnealdeko ehiztarientzat izango da batik bat onuragarria neurria, arma dendak soilik hiri handietan daude eta.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X