Zinema aretoetan, euskara ia ikusezin
2023an Hego Euskal Herriko zinema komertzialetan euskarak izan zuen presentzia % 2,48koa izan zen. Beste modu batera esanda: 563 film estreinatu ziren iaz, eta horietatik 14 bakarrik izan ziren euskaraz. Lau baino ez euskarazko jatorrizko bertsioan; eta hamar, euskarara bikoiztuta edo euskaraz azpidatzita. Elebidunak edo eleanitzak, berriz, bi izan ziren. Gainerako guztietan gaztelania izan zen hizkuntza bakarra.
Datuok Pantailak Euskaraz eta Zinemak Euskaraz euskal ikus-entzunezkoen aldeko ekimenek bildu eta zabaldu dituzte, 2023an Hego Euskal Herriko zinema komertzialetan izandako estreinaldien hizkuntza aztertu ondoren —Ipar Euskal Herriko datuak ez dituzte aztertu—. Ikerketaren emaitzak "gordinak bezain kezkagarriak" direla esan ondoren, bi taldeok eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak salatu dute "euskaldunon hizkuntza eskubideen urraketa sistematikoa" dela zinema aretoetan.
Euskarazko hainbat dokumental eta haurrentzako nazioarteko film batzuk euskarara bikoiztuta estreinatu baziren ere, Paul Urkijoren 'Irati' fantasiazko lana izan zen joan den urtean zinemetan euskaraz estreinatu zen fikziozko pelikula bakarra.
Agertoki horren aurrean, Pantailak Euskaraz taldeak euskararen erabilera normalizatzeko EAEko 10/1982 Legea eta Nafarroako 18/1986 euskarari buruzko foru dekretua ekarri ditu gogora, betetzen ez direla azpimarratzeko. Bi arauok diote, bakoitzak bere ñabardurekin, erakundeek euskarazko ikus-entzunezkoen ekoizpena babestu eta sustatu behar dutela.
Nolanahi ere, badira zenbait ekimen euskarazko eskaintza bermatzea helburu dutenak, horien artean ZinUEMA (Tinko euskara elkarteak eta UEMAk martxan jarritako ekimena), eta hori txalotu egin du Pantailak Euskarazek. Hiru hilabetez astero euskarazko eskaintza bermatuta dute, besteak beste, Ataunen, Azpeitian, Etxarrin eta Igorren. "Beharrezkoa da euskararen presentzia legez bermatuko duten arauak jorratzea. Izan ere, ikus-entzunezkoek geroz eta denbora gehiago hartzen dute gure aisialdian… filmak euskaraz egotea ezinbestekoa da euskararen normalizazioan aurrera egiten jarraitzeko".
Agertoki horren aurrean, Pantailak Euskarazek eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak euskarazko ekoizpenak kontsumitzeko deia egin diete herritarrei, eta eskaintzarik ez dagoen kasuetan, salaketa jartzeko eskatu.
Jatorriz euskarazko bertsioan eskaini ziren euskal ekoizpenak:
- 'Irati' (Paul Urkijo Alijo)
- 'Karpeta Urdinak' (Ander Iriarte)
- 'Tetuan' (Iratxe Fresneda)
- 'Bidasoa 2019-2023' (Fermin Muguruza)
Zinema Euskaraz programaren (Eusko Jaurlaritza, Zineuskadi) bitartez euskarara bikoiztuta eskaini diren haurrentzako filmak:
- 'Yuku eta Himalayako lorea'
- 'Momiak'
- 'Lau ahizpa magikoak'
- 'Mavka: basoaren zaindaria'
- 'Allan giza antena'
- 'Superheroien filma'
- 'Abentura erraldoia'
- 'Boo Kwai'
- 'Doraemon: Nobitaren dinosauro berria'
- 'Migrazioa: bidaia ahaztezina'
Jatorriz elebidunak edo eleanitzak eta aurten estreinatu diren beste euskal ekoizpenak:
- '20.000 especies de abejas' (Esti Urresola)
- 'Gelditasuna ekaitzean' (Iñigo Gastesi)
Zure interesekoa izan daiteke
EAEko Auzitegi Nagusiak bi egonkortze prozesu eten ditu C2 euskara maila eskatzeagatik
Zehazki, udal idazkari eta kontu-hartzaile postuetarako IVAPek emandako bi ebazpen utzi ditu bertan behera Auzitegiak. Eusko Jaurlaritza epaia aztertzen ari da kasazio helegitea aurkeztuko duen erabakitzeko.
Gasteizen bikote homosexual bati eraso egin zion adingabea atxilotu dute berriro, hiru gazte sastakatzeagatik
EITBk baieztatu duenez, 17 urteko gaztea kanporatzeko eskaera egin behar zuen Arabako Aldundiak. Atzo, bertan, epailearen aurrera eraman zuten, eta Eusko Jaurlaritzaren gazteentzako justizia zentro batean sartzea agindu zuen honek.
Pertsona bat hil da Arrasaten, bi ibilgailuren arteko istripu batean
GI-627 errepidean gertatu da ezbeharra, Aretxabaletarako noranzkoan. Errepidea itxita egon da errepidea garbitu bitartean, baina lanak amaitutakoan ireki dute.
Euskararen aldeko lasterketa igande eguerdian helduko da helmugara, Bilbora
2.750 kilometro egin eta lekukoa eskuz esku 3.436 aldiz pasatu ostean, Bizkaiko hiriburua harrapatuko du Korrikak. Bertan jakingo dugu nork idatzi duen 10 egunez lekuko barruan gordeta eraman duten mezua, egileak berak irakurriko baitu. AEKk festa erraldoia prestatu du 24. Korrikari amaiera emateko.
Deabruek sutan jarri dute Korrika Debagoienean barrena
Lekittoko Deabruak kale antzerki taldeak hartu du lekukoa Oñatitik Bergarara bidean, eta hankaz gora jarri dute ibilbidea su eta txinpartekin.
Ordu aldaketa: Bueltan da udako ordutegia
Martxoaren 28tik (larunbata) 29ra (igandea) bitarteko goizaldean, 02:00etan ordua aldatu egin beharko da, eta 03:00ak izango dira. Atseden hartzeko ordubete gutxiago egongo da. Egungo ordutegi ereduarekin jarraitzeko beharrak eztabaida sortzen du, batez ere bi arrazoi garrantzitsu direla eta: Osasuna eta energia kostua.
Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen
Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatu beharreko kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uztea eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta ez da nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.
Santanderreko pasabidearen egoeraz jakinarazteko abisua jaso zuen 112ko kudeatzailea ikertuko dute
Erabaki horren helburua da langileari defentsarako eskubidea bermatzea, iturri judizialek azaldu dutenez.
Osasun Ministerioak erkidegoekin adostu du bitartekari bat izendatzea medikuen Greba Batzordearekin negoziatzeko
Sindikatuek eta Ministerioak zehaztu eta onartu beharko dute nor izango den bitartekari hori.
Medikuen grebak 300.000 pazienteri eragin die Euskadin, Eusko Jaurlaritzaren arabera
Protestaren ondorioz, gainera, Osakidetzako itxaron-zerrenda kirurgikoa 15 egun luzatu da, 67 egunera arte.