Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakumezko jokalariei aldageletan argazkiak ateratzen saiatu direla salatu du Altsasu KE futbol taldeak

Klubak salaketa jarri du Foruzaingoan. Gertakariak ostiralean jazo ziren, eskualdeko taldearen entrenamenduaren ostean. Taldeak "oso larritzat eta onartezintzat" jo du gertutakoa, eta herritarrei laguntza eskatu die egileak identifikatzeko.

Altsasu Kirol Elkarteak (Altsasu KE) salatu duenez, hainbat gizon emakumezko jokalariei argazkiak ateratzen saiatu ziren horiek aldageletan zeuden bitartean. , Sakanako udalerriko futbol taldeak salaketa jarri du Foruzaingoan, eta Poliziak ikerketa abiatu du egileak identifikatzeko. 

Klubak bere sare sozialetan partekatutako mezu baten arabera, salatutako jazoerak ostiralean, hilak 2, gertatu ziren emakumezko eskualdeko taldearen entrenamenduaren ostean, jokalariak aldageletara joan zirenean. Dutxara sartu-irtenean zeudela, emakumeak konturatu ziren "aldageletako atzeko leihoan pertsona bat edo gehiago zeudela mugikorrekin argazkiak ateratzen edota bideoak grabatzen". Horien bila joan zirenerako, "korrika abiatu ziren", eta kolore iluneko auto batean sartu;  "identifikatzea ezinezkoa" izan zela deitoratu du klubak. 

Foruzaingoa segurtasun kameren irudiak eta agintarien esku jarritako gainerako tresnak aztertzen ari dira, egileak identifikatzeko. Futbol taldearen esanetan, sekretuak aurkitu eta ezagutaraztearen delituaz gain, pribatutasunaren urraketa eta adingabeen jazarpena leporatu ahal zaie. 

Altsasu KE taldeak gaitzespen irmoa adierazi du "gertakari oso larri eta onartezin" horien aurrean, eta emakumezkoen taldeari bere babesa azaldu dio. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X