Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat hil da Mungian auto batek harrapatuta

Harrapaketa 04:30 aldera jazo da BI-631 errepidean, Zabalondo auzoaren parean. Errepidea itxita egon da lau orduz, eta pilaketak sortu dira inguruan.

Gizon bat hil da bart Mungian (Bizkaia) auto batek harrapatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. 

Iturrion arabera, harrapatzea 04:30 aldera jazo da, BI-631 errepidean. Ikertzen ari diren arrazoiak tarteko, ibilgailu batek gizona harrapatu du Zabalondo auzoaren parean

Ertzaintzak errepidea itxi du Bilboko bidean, eta trafikoa Gatikatik bideratu dute. Bermeoko noranzkoan, errei bat egon da itxita. Ilarak sortu dira. 08:00etan zabaldu dute berriro bidea.

Albiste gehiago gizartea

22:00etatik 07:00ak arte kaleak erabat itxita egon dira, eta bizilagunek agintarien aginduak errespetatu behar izan dituzte. Hendaiako herritarrak kezkatuta agertu dira, ez dakitelako zer-nolako eragina izan dezakeen erabilitako produktuak haien egunerokotasunean
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tigre-eltxoaren kontrako fumigazio lanak egin dituzte bart Hendaian

Lapurdin chikungunya gaitzaren lehen kasua agertu ondoren egin dituzte desinfekzio lanak, Hendaiako igerilekutik, tren geltokiraino. 22:00etatik 07:00ak arte kaleak erabat itxita egon dira, eta bizilagunek agintarien aginduak errespetatu behar izan dituzte. Herritarrak kezkatuta agertu dira, ez dakitelako zer-nolako eragina izan dezakeen erabilitako produktuak haien egunerokotasunean. Fumigazioaz arduratutako enpresak dio erabilitako produktua ez dela kaltegarria, eta tigre-eltxoen % 80 bat hiltzea lortzen dutela.

Gehiago kargatu