Gipuzkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute balkoitik etxe batean sartu eta labanaz bizilagunei mehatxu egiteagatik, Antzuolan

Egoiliarrarekin indarka aritu ondoren, autoz ihes egin zuen Zumarragara, eta bertan atxilotu zuten.

Ertzaintzak 29 urteko gizon bat atxilotu dute Antzuolan beldurra erabiliz egindako lapurreta eta lesio delituak leporatuta. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, atxilotua balkoi batetik sartu zen etxe batean eta labana batekin mehatxatu zuen bertan bizi den bikote edadetu bat, lapurreta egiteko eta eskuak lotzeko helburuarekin. Biktimetako batekin indarka aritu ondoren, ihes egin zuen.

Gertakariak joan den ostiralean, hilaren 16an, eguerdiko hamabiak aldera izan ziren Antzuolako etxebizitza batean. Bikotea etxe barruan zegoela, bat-batean txanoa eta maskara jantzita zeramatzan gizon bat sartu omen zen balkoi batetik. Gizonak labana batekin mehatxatu zituen eta zeukaten urre guztia emateko esan zien. Biktimek emandako informazioaren arabera, brida batzuk erakutsi zizkien eta gela batera eraman zituen bertan eskuak lotzeko asmoarekin. Etxeko gizonak aurre egin zion lapurrari eta biak borrokan hasi ziren. Aipatu iturrien arabera, atxilotuak balkoitik ihes egin zuen telefono mugikor bat hartuta eta beldurtzeko erabilitako labana bertan utzita.

Biktimak kolpea jaso zuen buruan borrokan ari ziren bitartean, eta osasun-zentro batean artatu behar izan zuten.

Ertzaintzak Zumarragan aurkitu zuen ustezko gaizkilea, eta haren emaztearen aurkako izapideak ere abiatu zituen ihesaldian laguntzea egotzita.

Atxilotua Bergarako Guardiako Epaitegiaren esku utzi zuten.

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X