Epaiketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erruduntzat jo dute Tafallan anaia hil zuen gizona

Orain, akusatuak 10 eta 20 urte arteko kartzela-zigorra jaso dezake.

Epaimahaiak erruduntzat jo du Cesar G. Z. bere anaia Marcosen hilketagatik. Akusatua 14 labankada eman zizkion biek Tafallan partekatzen zuten etxean, 2022ko ekainaren 21ean.

Epaimahaiak frogatutzat jo du akusatuak anaia hiltzeko asmoa zuela, eta anaia ez zela erasoaz ohartu, ezta babesteko aukerarik izan ere.

Aintzat hartu ditu aitorpenaren inguruabar aringarria, aho batez, eta ahaidetasun-harremana, bi anaien arteko bizikidetza oso gatazkatsua izanik.

Orain, akusatuak 10 eta 20 urte arteko kartzela-zigorra jaso dezake.

Epaimahaiaren erabakia astelehen honetan eman da ezagutzera, joan den astean egindako epaiketaren ostean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X