Albiste izango dira: Uholdeak Nafarroan; Athletic, 40. finalaren bila; eta otsaileko KPIa
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko otsailak 29, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Uholdeak Nafarroan: Ebroko Konfederazio Hidrografikoak jakinarazi duenez, Miranda, Araba, Nafarroa eta Errioxan uholdeak eragin dituzten Ebro garaiko ibaien emariak arintzen hasi dira, emariaren punta Tuterara (Nafarroa) iritsi den bitartean, Castejon 2.100 metro kubikoko ur bolumenarekin utzi ondoren.
- Athletic, 40. finalaren bila: Athleticek 2023-24 Errege Kopako finalerako sailkatzea lortu nahi du, San Mamesen, 21:30etik aurrera, Atletico Madril aurkari, finalerdietako itzuliko partidan. Talde zuri-gorriak helburu hori gauzatuz gero, azken bost denboraldietan hirugarrenez eskuratuko luke finalerako txartela, seigarren aldiz azken hamasei denboraldiak kontuan izanik. Ernesto Valverderen gizonek gol bateko aldea dute finalerdietako itzuliko partida honi begira, Madrilen jokatutako joaneko neurketan 0-1 irabazi baitzuten. Yuri Berchiche, ia ziur, Athleticen, eta Antoine Griezmann, baieztatuta, Atletico Madrilen, ezingo dira zelairatu, lesioak tarteko, eta aurreikuspena da giro ikusgarria izatea San Mamesen eta Bilbo osoan. EITBk zuzenean emango du norgehiagoka, eitb.eus-en eta ETB1en bidez.
- Otsaileko KPIa: Otsaileko Kontsumoko Prezioen Indizearen datuak ezagutaraziko dituzte gaur. Euskal Autonomia Erkidegoko urte arteko KPIa % 3,5ean kokatu zen urtarrilean, batez ere elikagaien garestitzearen ondorioz, eta prezioak % 0,1 igo ziren aurreko hilaren aldean.
Zure interesekoa izan daiteke
CCOO Korrikatik kanpo geratu da AEK-k lekukoa ez eramateko erabakia hartu ostean, "euskararen aurkako jarrerak sustatzeagatik"
Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".
Donostiako Arrazakeriaren aurkako Martxak erroldatzeko eskubidea aldarrikatuko du, igandean
29. edizioak Trintxerpe eta Donostia zeharkatuko ditu, Erroldarik gabe ez naiz existitzen lelopean.
% 77,8ra igo da Euskadi plurala izan dadin nahi duten herritarren kopurua
Ikuspegiren azken txostenaren arabera, herritarren % 24,2k adierazi dute azken urtean diskriminazio-egoeraren baten lekuko izan direla eta % 14,6k diskriminazio motaren bat jasan dutela aitortu dute, lanpostu edo alokairu bila izan direnean batez ere. Kolektibo diskriminatuenak ijitoak eta migratzaileak dira, inkestaren arabera.
Medikuek grebaldian jarraitzen dute, estatutu propioaren alde
EAEko medikuak aste honetan bigarrenez kalera irten dira Osasun Ministerioak adostutako estatutu orokorraren aurka. Medikuek lan baldintzak negozioatzeko ahalmena izatea eskatzen diote Osasun Ministerioari. Gutxieneko zerbitzuak ostiralera arte ezarriko dira, medikuen eskubideak aldarrikatzeko.
Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”
Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.
'Aita Mari' Italiako Vibo Valentiako portura iritsi da, erreskatatutako 32 migratzailerekin
Aita Mari ontzia astearte honetan iritsi da Italiako Vibo Valentiako portura, erreskatatutako 32 migratzailerekin. Mediterraneo erdialdeko uretan topatu zuten ontzia igandean, jendez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Erreskatatutako lagunen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
Zabalik dago AP-8 autobidea, Iurreta parean, istripu baten ondorioz itxita egon ondotik
Kamioi bat irauli da gaur goizean AP-8an, Iurreta parean eta Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du Poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salaketa-jartzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.
Espainiako Estatuko herritarren % 79k uste dute "posible" dela etorkizunean gerra batean arma nuklearrak erabiltzea
CISen inkesta baten arabera, herritarrak gehien kezkatzen dituen beste beldur batzuk dira gertuko senide bat galtzea, osasuna galtzea, itsu geratzea eta minbizia hartzea.