Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trafikoa bere onera etorri da A-8 autobidean, Basauri parean, istripu batek auto-ilara luzeak eragin ondoren

Ezbeharra Malmasingo tunelaren sarreran gertatu da, 07:50 inguruan, Donostiako noranzkoan. 6 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira.
Basauri parean izandako istripuak auto ilara luzeak eragin ditu A-8an
Basauri parean izandako istripuak auto ilara luzeak eragin ditu A-8an. Argazkia: @trafikoaEJGV

Trafikoa bere onera etorri da A-8 autobidean, Basauri parean, 3 ibilgailuren arteko istripu batek auto-ilara luzeak eragin ondoren.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 07:50 inguruan izan da istripua, Malmasingo tunelaren sarreran, Donostiako noranzkoan. Ondorioz, ezkerreko erreia itxi egin behar izan dute eta 6 kilometrorainoko ilarak sortu dira.

Bertaratu diren garabiek 09:00ak aldera erretiratu dituzte istripua izan duten autoak bidetik, eta pixkanaka-pixkanaka ibilgailuen joan-etorriak normaltasuna berreskuratu du.

Ez da inor zauritu.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X