Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Neguko azken asteburuak giro eguzkitsua eta udaberri beteko tenperaturak utziko dizkigu

Ostiral arratsaldean tantaren bat jaus daiteke, baina larunbatean eta igandean ateri eutsiko dio. Tenperatura epela izango da protagonista egunotan, eta 20 graduko langa gaindituko da ia txoko guztietan.
Kaleko termometro bat 24 °C markatzen, Bilbon.
Udaberriko traza hartuko du eguraldiak, oraindik neguan egon arren. Artxiboko argazkia: EFE

Udaberri astronomikoa abiatzeko —hilaren 20an hasiko da— egun gutxi falta diren honetan, urtaro horren araberako eguraldia izango dugu gaurtik igandera, gutxienez. Hala, asteburuan, eguzkia eta tenperatura atseginak izango ditugu lege, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera. 

Ostiralean, zerua ez da guztiz urdin egongo, eta hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira. Goizean goiz eta arratsaldean, giroa goibelagoa izango da, eta baliteke han-hemenka euri apur bat egitea; hala ere, egunaren zatirik handiena ateri egongo da, eta urdingune politak zabalduko dira tarteka. Haizea hegoaldetik sartuko da hasieran, baina eguerdi partean iparraldera egingo duenez, eguneko tenperaturak apur bat egingo du behera. Hala ere, giroa goxoa izango da, baina 20 ºC-ren bueltan errendituta.

Larunbata eguzkitsu dator, eta tenperaturak gora egingo du, balio altuenak 20-23 ºC-koak izango baitira. Goizean, zerua oskarbi agertuko da; arratsaldean, berriz, goi-hodei fin batzuk agertuko dira, baina zeruari zurixka kolorea baino ez diote emango. Hegoaldeko haizea ibiliko da, eta kostaldean baliteke brisa altxatzea arratsaldean. Goizean goiz, behe-lainoa sor daiteke ohiko ibarretan, bereziki Araban.

Udaberri itxurako giroak jarraipena izango du igandean. Zerua larunbatean baino lainotuago egongo da, baina hodeiak erdi-mailakoak eta goi-hodeiak izango direnez, ez dute ondorio garrantzitsurik ekarriko eta giro argia izango da. Haizea hego-mendebaldetik sartuko da hasieran, eta brisa altxatuko da arratsaldean. Ez dugu tenperatura aldaketarik espero, eta epeletik jarraituko du (21-23 ºC).

Joeraren arabera, astea bestela abiatuko da, fronte baten iritsierak euria ekar baitezake. 

Kontsulta ezau eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.

Zure interesekoa izan daiteke

Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eider Gotxi (Guggenheim Urdaibai Stop): "Herritarron lanari esker lortu da Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera geratzea"

Guggenheim Urdaibai egitasmoa behin betiko bertan behera gelditu eta biharamunean, erakundeen jarrera "zurrun eta inposatzailearen aurrean" herria garaile atera dela azpimarratu du Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop plataformaren bozeramaileak. Garaipena jai giroan ospatzeko otsailaren 7rako Gernikan antolatu duten ospakizunean parte hartzeko deia egin die herritarrei. Bestalde, Gotxik ohartarazi du plataformaren bidea ez dela bukatzen eta ontziola Muruetatik ateratzea izango dela hurrengo erronka. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Urdaibaiko Guggenheim museoa baztertu dute, proiektua iragarri eta 17 urtera

Bi urteko azterketa eta hamaika eztabaidaren ondoren, Urdaibaiko Guggenheim proiektua baztertzearen erabakia hartu du Patronatuak. Orain hilabete, Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak azaldu zuen luze joko zuela museoa eraikitzeko lurrak garbitzea, bai eta egitasmoaren aurkako salaketak epaitegietan argitzea ere. Eta kalean proiektuak kritika andana jaso izan du talde ekologisten eta herritarren aldetik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X