Hodeitsuago eta freskoago larunbatean, eta eguzkitsu, igandean
Udaberrian gaude, eta urtaroak bereizgarri duen giro aldakorra izango dugu protagonista datozen egunetan. Hala, asteburuak bi zati izango dituela iragarri du Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak. Larunbatean, hodeitsu eta freskotik esnatuko da eguna; igandean, aldiz, argitzera eta epeltzera egingo du.
Gaur goizean, giro eguzkitsua gailenduko da ia denean, baina kostaldean behe-hodeiek estaliko dute zerua. Arratsaldean, kostaldeko hodeiak barnealdera zabalduko dira, eta zerua estalita geratuko da. Eguneko azken orduetan, fronte bat sartuko da, eta iluntzean euri pixka bat egingo du isurialde atlantikoan. Tenperatura maximoetan aldea egongo da kostaldea eta barnealdea alderatuz gero: kostaldean, nekez helduko dira 20 ºC-ra (18-19 graduan errendituko dira termometroak); barnealdean eta hegoaldean, aldiz, 25 ºC-ra ere iritsiko dira. Iparraldeko haizea ibiliko da, arratsaldean bizi.
Larunbataren lehen zatian, fronte horren eraginpean izango gara oraindik, eta goizaldean eta goizeko lehen orduetan, zerua estalita egongo da eta euria egingo du, batez ere isurialde atlantikoan. Eguerdi aldera, hodeitza pixkanaka saretzen hasiko da eta atertu egingo du. Arratsaldean, ostarte zabalak irekiko dira edonon. Iparraldeko haizea ibiliko da eta tenperatura maximoak asko jaitsiko dira, batez ere barnealdean (15 ºC-tik behera kokatuko dira). Tenperatura minimoak egunaren amaieran neurtuko dira, eta hotz egingo du orduan; Gasteizen, esaterako, 2 ºC espero dira.
Igandean, giro eguzkitsua. Tenperatura maximoak gradu pare bat igoko dira (16-17 ºC), eta urdingune zabalak ikusiko ditugu zeruan, batez ere egunaren erdialdeko orduetan. Goizean goiz eta egunaren amaieran, behe-hodeiak izango ditugu isurialde atlantikoan, eta egunsentian, behe-lainoa sor daiteke ibar batzuetan. Goizaldean, hotza izango da, batez ere barnealdean. Euskalmeten arabera, zeroz azpiko balioak erregistratuko dira Gasteizen, eta izotza egingo du Araba eta Nafarroako zenbait lekutan. Haizeak iparraldetik eta ipar-ekialdetik joko du.
Kontsulta ezau eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.
Zure interesekoa izan daiteke
Jendetza bildu du Korrikak Maulen
Lurraldeko eta hiriburuko hainbat elkarte eta herriko etxe ikusi ditugu parte-hartzen, hala nola, Sohütako pastorala, UEU, Palestinaren aldeko elkartea, Pitxu gaztetxea, Xiberoko Botza eta beste hainbat. Handik Nafarroa Beherea alderako bidea hartu du. Gaueko 22:00 pasata sartuko da lurralde hartan Aiherratik.
Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz
Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko. Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta. Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute.
Atharratzetik abiatu da 24. Korrika, festa giroan, pizkundearen akuilu izatea xede
AEK-ko kideek eta Zuberoako euskalgintzan erreferente den Oihana Larrandaburu Goñi atharraztarrak eman diote hasiera lasterketari. Euskal Irratiak sareko kideak izan dira lehenak lekukoa eramaten. Bilbon amaituko da, martxoaren 29an, igandez.
Euskal jatorriko 114.400 pertsona atzerrian bizi dira, duela urtebete baino % 5,5 gehiago
Gehienak Amerikan bizi dira, Argentinan zehazki, INEk urtero argitaratzen duen Atzerrian bizi diren espainiarren erroldaren (AEE) arabera.
32 urteko emakumezko bat zauritu da Iruñean, ibilgailu batek harrapatuta
Ezbeharra 07:32an gertatu da, Arrosadia auzoan. Emakumeak kolpe ugari jasan ditu, hortaz, Iruñeko Unibertsitate Ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuarekin.
Trafikoa bere onera itzuli da A-8an Irun parean, baina auto-ilara txikiak oraindik daude Kantabriarako noranzkoan, Abanton
Zubiaren hasieran trafiko-eragozpenak izan dira A-8 autobidean.
Furgoneta-gidari bat zauritu da A-1 errepidean, Asparrenan, errepidetik atera eta bazter-babesaren aurka talka eginda
Istripua ostegun honetako 08:45ean jazo da. Zauritutako gidaria ospitalera eraman dute.
Albiste izango da: Korrikaren hasiera, Ekialde Hurbileko azken ordua eta Europako Kontseiluaren bilera
Gaurkoan Orainen albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Atharratzetik Bilbora, Korrikak euskararen paisaia guztiak zeharkatuko ditu
Euskararen aldeko ekimenak hizkuntzaren errealitate guztiak zeharkatuko ditu 11 egunez eta 10 gauez. 2.175 kilometro inguru egingo ditu Korrikak eta 460 herritatik igaroko da. ETB On plataformak etenik gabe jarraituko du ibilbidea, eguneko 24 orduetan.
ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela
ELAk adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.