Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbon Sevillan baino beroagoa izango da Kopako finalaren eguna

Bizkaiko hiriburuan 29 °C-ko maximoak espero dira, Andaluziakoan aurreikusitakoak baino gehiago. Bietan giro argia nagusituko da, baina zerua ez da urdin egongo. Partidan zehar euria egiteko probabilitateak behera egin du, baina iluntzean, haize aldaketaren ondorioz, giroa freskatu egingo da.
Zale zuri-gorriak Sevillan.
Eguzkia da jaun eta jabe egunotan Sevillan. Argazkia: EITB Media

Bero eta giro argia. Hori da larunbaterako, Athleticek eta Mallorcak jokatu behar duten Errege Kopako finalerako, espero den eguraldia. ETBko "Eguraldia" saioko meteorologia zerbitzuak egindako iragarpenaren arabera, egunean zehar ateri izango da Sevillan eta Bilbon; iluntzean, ordea, aldaketa espero da Bizkaian. 

Sevillan, ateri eutsiko dio, zeru-gainak urdin egongo ez diren arren. Tenperaturari dagokionez, 13 ºC-ko minimoak izango dira, eta maximoak 28 ºC inguruan errendituko dira.

Bilbon ere, eguraldia lagun izango dute athleticzaleek ia larunbat guztian, baina sargoria izango da nagusi. Hego-haizea ibiliko da, eta termometroak 29 ºC-raino igoko dira, are gehiago Bizkaiko barnealdean (30 ºC-ko langa gaindituko dute). Zeruan goi-hodeiak izango dira, baita gandua ere, eta, hori dela eta, baliteke zerua marroixka egotea.

Iragarpenaren arabera, 19:00etatik aurrera, haizeak ipar ipar-ekialdera egingo du, eta giroa freskatu. Ekaitza ere leher daiteke. Dena dela, partida jokatzeko orduan euria egiteko probabilitateak behera egin du azken orduetan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X