TEKNOLOGIA KUANTIKOAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Teknologia kuantikoei buruzko Europako hitzaldirik handienetako bat hartzen ari da aste honetan Donostia

Topaketa honen helburua informazioaren eta materia kuantikoaren zientzian eta teknologietan parte hartzen duten komunitateak biltzea da.
Jokin Bildarratz Quantum Matter International Conference ekitaldian.
Jokin Bildarratz Quantum Matter International Conference ekitaldian. Argazkia: Irekia.

Donostiako Kursaal Jauregian teknologia kuantikoei buruzko Europako topaketarik handienetako bat hasi da. Bertan, arlo horretako nazioarteko 600 aditu bilduko dira, industria-sektoreak iraultzeko "ahalmen handia" dutenak.

Quantum Matter International Conference (QUANTUMatter 2024) izeneko hitzaldia ostiralean amaituko da, eta Eusko Jaurlaritzaren BasqueQuantum estrategiarekin bat etorriz, teknologia kuantikoen, sortzen ari diren materialen eta komunikazio-, detekzio- eta simulazio-protokolo kuantikoen abangoardian ideia eta lankidetza berriak sortzea sustatzeko balioko du.

Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak nazioarteko konferentziaren inaugurazio ofizialean parte hartu du gaur goizean. Bere hitzaldian, Bildarratzek  teknologia kuantikoen disrupzioa nabarmendu du, oraindik ere dimentsionatzen zaila den potentziala baitu.

Aurten, guztira, 60 hizlarik eta 25 erakusketarik parte hartuko dute, mundu mailako aditu handienekin batera. Besteak beste: Ignacio Cirac (Max Planck Institute of Quantum Optics), Jay M. Gambetta (IBM), Amir Yacoby (Harvardeko Unibertsitatea), Michelle Simmons (New South Wales), Leo Kouwenhoven (Delfteko Unibertsitate Teknologikoa), Artur Ekert (Oxfordeko Unibertsitatea) eta James S. Clarke (Intel).

Ikerketa kuantikoaren aldeko apustua Eusko Jaurlaritzaren datozen urteetarako politika zientifikoen aitzindari bihurtu da, BasQ (Basque Quantum) estrategian oinarrituta.

Kongresuak, lehenengo aldiz, martxoaren 9an, saio berezi bat egingo du Forum Industrialaren atalean. Bertan, IBMren eta Euskal Zientzia Sistemaren arteko lankidetzaren ondorioz garatutako jarduera nagusiak eta lortutako emaitzak jorratuko dira mahaigainean, IBM Researcheko Jay Gambetta aditu ezagunaren zuzendaritzapean.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X