Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Auto-ilarak amaitu dira Arrontegin, hiru ibilgailuk istripua izan ostean

Istripuaren ondorioz, errei bat itxi dute, eta horrek zirkulazio-arazo handiak eragin ditu Getxoko noranzkoan.
N-637 errepidean istripua izan duten hiru ibilgailuak
N-637 errepidean istripua izan duten hiru ibilgailuak. @trafikoaEJGV

N-637 errepidean, hiru ibilgailuk talka egin dute Erandio parean eta auto ilara luzeak sortu dira goizean Getxora bidean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ezbeharra 08:05ean gertatu da, eta, ondorioz, erreietako bat itxi dute. Auto ilarak A-8 autobideraino iristsi dira.

10:00ak baino lehentxeago, istripua izan duten ibilgailuak erretiratu dituzte, moztutako erreia ireki dute eta bidea normaltasunera itzuli da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X