Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Indarkeria matxistak umezurtz utzitako adingabeek bihartik aurrera eskatu ahal izango dituzte dirulaguntzak

Jaurlaritzak urtero 5.760 euro emango dizkie eta laguntza 25 urtera arte luzatuko da ikasketa arautuak egiten dituztenen kasuan edota mendekotasuna edo desgaitasuna aitortuta dutenentzat. Gainera, azken bi kasu horietan zenbatekoa bikoitza izango da (11.520 euro).
Indarkeria matxistaren biktima zuzenak dira seme-alabak.
Irudia: Pixabay

Jaurlaritzak bihartik aurrera emango dizkie dirulaguntzak indarkeria matxistak umezurtz utzitako adingabeei. Helburua da haur eta gazte horiek biktima zuzen gisa aitortzea eta egindako kaltea konpontzen laguntzea. Are gehiago, laguntza 25 urte bete arte jasotzen jarraitu ahalko dute gazteek bi kasutan: ikasketa akademiko arautuak egiten badituzte edota mendekotasuna edo desgaitasuna aitortuta badute.

Astearte honetan argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian laguntzak arautzen dituen dekretua. Neurria Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko bizitzei buruzko Legearen barruan dago.

Hala, aurrerantzean Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko bizitzetarako Legearen baitan, 18 urtez beherako umezurtzek 5.760 euro jasoko dituzte urtero, halako bi (11.520 euro) mendekotasunen bat edo % 33ko edo hortik gorako desgaitasuna aitortuta dutenek. Are gehiago, laguntza 25 urte bete arte jasotzen jarraitu ahalko dute bi kasutan: ikasketa akademiko arautuak egiten badituzte edota mendekotasuna edo desgaitasuna aitortuta badute. 

Gainera, dekretuak ohiz kanpoko neurri bat aurreikusten du: 10.000 euroko ordainketa bakarra, atzeraeraginarekin, 2003ko urtarrilaren 1az geroztik amarik gabe geratu diren guztiei.

Laguntzok jasotzeko honako baldintzak bete beharko dituzte biktimek: ama hil zuten urtean adingabea izatea, laguntza eskatzen den unean 21 urte baino gutxiago izatea, eta EAEko edozein udalerritan erroldatuta egotea. Dekretua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den unetik (oraindik ez dute zehaztu noiz izango den) eskatu ahalko dira laguntzok. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X