HILKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Suminduta esnatu da Getxo, atzo 23 urteko bizilagun bat labankatuta hil ondoren

Hilketarekin zerikusia dutelakoan atxilotutako bost adin txikikoek polizia-etxean jarraitzen dute, epailearen aurrera noiz eramango zain.
Getxo, atzo
Getxo, atzo. Argakia: EITB Media

Lore-sortak eta kandelak daude atzotik Getxoko Satistegi plazan, larunbat gauerdian labandakaz hil zuten 23 urteko bizilaguna gogoratzeko. Ehunka pertsona elkartu ziren atzo hilketa izan zen tokian, biktima gogoratu eta gertatutakoa salatzeko.

Larunbatean, 23:30 inguruan, izan zen erasoa. Taberna inguru batean, gazte batek beste bati arma zuriz egin zion eraso. Biktima larri zaurituta eraman zuten Gurutzetako ospitalera, eta bertan hil zen geroago.

Ordu inguru horretan, Ertzaintzak, Getxoko Udaltzaingoarekin batera, ustez erasoan parte hartu zuten bost adingabe atxilotu zituen Algortako metroko geltokian. Horrez gain, odol arrastoak zituzten bi labana ere aurkitu zituzten geltokian bertan dagoen zaborrontzi batean.

Polizia-etxean jarraitzen dute bost atxilotuak, eta ondorengo orduotan eramango dituzte epailearen aurrera deklaratzera.

Amaia Agirre Getxoko alkateak irmo gaitzetsi  zuen gertatutakoa, Getxo "herri baketsua eta anitza" dela nabarmenduz. "Zoritxarrez esan beharra dago gertatutakoa Getxon ez dugula onartzen, ez ditugula horrelako jokabideak onartzen, gaitzetsi egiten ditugula", esan zuen. 

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Rueda de prensa de Palestinarekin Elkartasuna



REMITIDA / HANDOUT por PALESTINAREKIN ELKARTASUNA

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

20/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelgo taldeen aurkako partidak bertan behera uzteko eskatu du Palestinarekin Elkartasuna plataformak Gasteizen

Ehunka lagun atera dira gaur Gasteizko kaleetara, Baskoniak Hapoel Tel Aviven aurka jokatu beharreko kanporaketa eta apirilaren 7an Maccabiren kontrakoa bertan behera uztea eskatzeko. Palestinarekin Elkartasuna plataformaren arabera, Israel “genozidioa zuritzeko” erabiltzen ari da saskibaloia, eta ez da nahikoa Buesa Arena hustea: Israelekin harreman guztiak etetea aldarrikatu dute, baita kirol arlokoak ere.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X