Caritas Euskadik 42.241 pertsona artatu zituen iaz, 2022an baino % 22 gehiago
Iaz, Caritasek 42.241 pertsona artatu zituen Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), aurreko urtean baino % 23 gehiago dira, 2022an 34.288 pertsonari lagundu baitzien. Halaber, horietatik % 55,3 emakumeak izan ziren (2022an % 56) eta % 44,7, gizonak.
Caritas Euskadik 2023. urteko memoria aurkeztu du gaur goizean egin duen prentsaurrekoan, eta bertan azpimarratu dute oraindik ere etxebizitza eskuratzea dela lagundu dieten pertsonen zailtasun handiena. Erakundeak ondorioztatu duenez, familiek etxebizitza edo gelak partekatu behar izaten dituzte, "etxebizitzen eta gelen alokairuaren prezioak altuak" direlako, horiek eskuratzeko "baldintzak gogorrak" direlako eta "erantzun publikoa eskasa" delako.
Etxebizitza eskuratzeko zailtasunari erroldari lotutako arazoak gehitu behar zaizkio. Ildo horretan, Caritas Euskadik nabarmendu du erroldatuta egotea dela "eskubideak eta aukerak eskuratzeko giltza".
Bestalde, bizitzaren garestitzeak familien ekonomian "eragin handia" izan duela adierazi dute eta "neurri handiagoan", diru sarrera txikiak edo eskasak dituztenengan. "Caritasek artatutako pertsona askoren bizi-baldintzak gogortu egin dira eta gizarteratzeko prozesuak ere zailagoak bihurtu dira", gaineratu dute Caritas Euskaditik.
2023ko datuetatik Caritas Euskadik beste ondorio bat ere atera du, hots, pobrezia eta zaurgarritasun egoeran dauden pertsona askok ongizate emozional eta buru osasun alorretan "behar handiak". Horrekin batera, elkarteak ondorioztatu du tratamenduak eskuratzeko eta baliabideetara iristeko "zailtasunak" dituztela.
Gipuzkoa izan da Caritasek pertsona gehien lagundu dituen lurraldea 2023an, 16.571, aurreko urtean baino 645 gutxiago. Bizkaian, 13.090 pertsonari eman diete laguntza (2022an baino mila gehiago) eta 12.580ri, Araban.
Erakundeak 6,8 milioi euro inguru inbertitu zituen, iaz, laguntza ekonomikoetan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Ez da aldaketa handirik izan azken urtean, 2022an 6,9 milioi inbertitu baitzituen.
Horretarako, Caritasek 3.500 boluntarioren laguntza izan du, gehienak % 73,2 emakumeak. Horiei guztiei eskerrak emateaz gain, justizia sozialarekin duten konpromisoa azpimarratu dute. Bizkaian 1.890 boluntariok lan egin dute, 238 berriak; Gipuzkoan, 815 pertsonak eta Araban, 627k.
Zure interesekoa izan daiteke
Luiziek zirkulazioa korapilatu dute N-634 eta NA-1300 errepideetan
Azken orduotako euriteek lur-jausiak eragin dituzte errepide sareko hainbat puntutan. Aipatu bi errepideak irekita daude dagoeneko, zirkulazioa txandaka bideratuta.
Gizon bat atxilotu dute Pedreñan bikotekidea hiltzea egotzita
Atxilotuak ez zuen horren salaketarik jarrita, baina aurrekariak zituen beste emakume batzuek salatutako indarkeria kasuengatik.
'Aita Mari' ontziak 32 pertsona erreskatatu ditu Mediterraneoan, bi egun noraezean zeramatzatela
Mediterraneo erdialdeko uretan topatu dute ontzia, migratzailez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Bi egun zeramatzaten itsasoan noraezean. Erreskatatutako pertsonen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
21 urteko neska batek hankak apurtu ditu Tuteran, igogailu batean harrapatuta geratu baita
Istripua bart gertatu da, Albares kaleko eraikin bateko igogailuan. Dirudienez, emakume batek zeraman aulkitxo baten uhala igogailuaren atean trabatu da, eta hankak harrapatu dizkio. Suhiltzaileek askatu ostean, anbulantziaz eraman behar izan dute ospitalera.
Txurdinaga Behekoa Institutuko ikasle eta gurasoek Batxilergo Artistikoa ez kentzeko eskatu diote Hezkuntza Sailari
Begoña Pedrosak zuzentzen duen Hezkuntza Sailak adierazi du batxilergo hori ikasteko aukera bermatzen dela ikasleak Ibarrekolanda eta Bertendonako ikastetxeetan banatuta. Manifestarien esanetan, hezkuntza publikoaren aurkako beste eraso bat da, eta, hori dela eta, elkarrizketarako deia egin diote Eusko Jaurlaritzari.
Martxoaren 1ean Valtierran izandako zirkulazio-istripuan zauritutako 28 urteko neska hil egin da
Ezbeharra 01:19an gertatu zen, N-121 errepideko 72,28 kilometroan, Los Abetos jatetxearen bidegurutzean, bi gazte zihoazen autoa bidetik atera eta ezponda baten aurka talka egin zuenean. 20 urteko beste gazte bat ere zauritu zen ezbeharrean.
Santanderko istripua jazo aurretik 112ra deitu zuen gizona: "Behar bezala jardun izan balitz, ezbeharra saihestuko zen"
Zubiaren egoeraz ohartarazi zuen Santanderko bizilagunaren ustez, tragedia saihestuko zen deia jaso ostean jardun izan balitz. Instrukzioa egiten ari den epaileak zubiaren egoera aztertzeko eskatu dio peritu bati.
Ekialde Hurbileko gerraren aurka protesta egin dute Bilbon, eta Gaza ez ahazteko eskatu dute
PararLaGuerra.es herri plataformak protesta egin du gaur Bilbon, bakea eskatzeko, AEBk eta Israelek Iranen aurka hasitako erasoaldia indarrean denean. Halaber, babesa adierazi diote Palestinari.
Bidean da jada Sahararen aldeko elkartasun karabana
Oinarrizko produktuak daramatzan elkartasun karabana goizean abiatu da Donostiatik Saharara. 50 tona produktu eramango dituzte kamioiek. Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren Lagunen Elkarteak eskerrak eman dizkie bilketan parte hartu duten guztiei.
Pedofilo bat atxilotu dute Gasteizen kautelazko neurriak urratzea egotzita, adingabeei argazkiak ateratzeagatik
Ostegunean atxilotu dute, ikastetxe, haurtzaindegi, haur-parke eta adingabeak biltzen diren beste edozein lekutara hurbiltzeko debekua urratu duela jakin eta gero.