Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Edanda zihoan gidari bat bidetik atera da eta terraza batean zeuden bi emakume harrapatu ditu Irurtzunen

Irurtzun istripua 1
18:00 - 20:00
Edanda zihoan gidari bat bidetik atera da eta terraza batean zeuden bi emakume harrapatu ditu Irurtzunen
13:00ak inguruan gertatu da ezbeharra. Gidaria Machain hoteleko terrazara sartu da autoarekin, eta albo baten gainean iraulita gelditu da. Alkohol proban tasa altua eman ondoren, bide-segurtasunaren kontrako delitu bat leporatuta inputatuko dute. Bi emakumeak erietxera eraman dituzte zaurituta.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X