sanferminak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Duguna Iruñeko dantzari taldeak botako du sanferminetako txupinazoa

Udal dantza taldeak 75 urte beteko ditu aurten. Bere hautagaitzak 3.971 boto eskuratu ditu.
Duguna dantza taldea, ikuskizun betean.
Duguna dantza taldea, ikuskizun betean. EITB Media

Duguna Iruñeko Dantzari taldea arduratuko da aurtengo sanferminetako txupinazoa botatzeaz. Dantza elkarteak 75 urte bete ditu aurten. 

Joseba Asiron Iruñeko alkateak astearte honetan iragarri duenez, hiriko biztanleek hartu dute txupinazoaren inguruko erabakia. Izan ere, Duguna taldeko hautagaitzak 3971 boto eskuratu ditu. Guztira 10.159 lagunek parte hartu dute bozketan. 

Iruñeko Udalak 1949an sortu zuen udal dantza taldea, hiriko ospakizun garrantzitsuenetan Udalbatzari laguntzeko. Ondare koreografiko propioa sortu du, ikerketa eta berreskuratze prozesu bizi baten ondoren.

Asiron alkateak azpimarratu duenez, Dugunak txupinazioa botatzea "merezi du". Are gehiago, ez zaio 75 urte betetzen dituen dantza taldeari omenaldia egiteko modu hoberik.

Gehienez ere Dugunako hiru kide igoko dira udaletxeko balkoira datorren uztailearen 6an, taldea osatzen duten 150 bazkideren eta 50 dantzari baino gehiagoren izenean.

Aritz Ibañez Duguna Iruñeko Dantzariak taldeko zuzendariaren esanetan, oraindik ez dute erabaki nork jaurtiko duen txupinazoa. Halaber, bere 75. urteurrenean txupinazoa botatzea "urtebetetze opari gisa jasotzen dugun aitortza" dela adierazi du.

Zure interesekoa izan daiteke

Pago basoa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gero eta baso gehiago dugu Euskal Herrian: larreek zuhaitzei leku utzi diete

Lur Geroak baso-kudeaketa planak egin ohi ditu Nafarroako udalentzat. Izan ere, bertan mendi eta baso gehienak publikoak dira; Nafarroako udalek dute basoen % 80 ingururen jabegoa. Nafarroako araudiaren arabera, baso-kudeaketa planak finantzatzeko eskuduntza Foru Gobernuak dauka, baina udalek plan horiek onartu behar izaten dituzte eta askok herritarren parte-hartzea eskatzen dute.  Aholkularitza enpresak, besteak beste, baso horiek modu sostenigarrian nola ustiatu proposatzen du; alegia, baso bakoitzetik zenbat egur atera daitekeen 10 edo 15 urtetan, basoak bolumenik galdu gabe. Horrez gainera, udalak behartuta daude mendian inbertitzera haien ustiapenetik (egurraren salmentatik edota lursailen alokairutik) jasotzen duten diruaren % 20. Inbertsio horiek nola egin ere aholkatzen du.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X