Hondartza denboraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Igo olatura' kanpainarekin ireki du hondartza denboraldia Gipuzkoak, hondakinik gabeko itsasertz baten alde

20240612185756_hondartzak_
18:00 - 20:00
'Igo olatura' kanpainarekin ireki du hondartza denboraldia Gipuzkoak, hondakinik gabeko itsasertz baten alde
Lehentasuna itsasertza hondakinik gabe mantentzea izango da, eta horretarako 1.800 000 euro bideratuko dira garbiketa indartzeko. Aurtengo berrikuntza Getarian martxan jarriko den mugikortasun arazoak dituzten pertsonei zuzendutako proiektu pilotua izango da.

Zure interesekoa izan daiteke

Zaldibar Argituren bilkura hondamendiaren 6. urteurrenean
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zaldibar Argitu plataformak auziaren instrukzio fasea amaitzeko galdegin du hondamendiaren 6. urtemugan

Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran langileak gogoan, urtero legez, ekitaldia egin du herri plataformak Eitzaga auzoan. Bildutakoek esan dutenez, "gogaituta" daude, epaitegiak 72 hilabete baitaramatza ingurumen delituak ikertzen. "Argitu dadila dena", aldarrikatu dute. Horrez gain, zabortegiaren zati bat "babesik gabe" dagoela eta bertako hondakinak "zuzenean errekara jausten" ari direla salatu dute.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Guggenheim Urdaibai proiektua "herri mugimenduak geldiarazi" duela ospatu dute Gernikan

Gernikan gaur ospatu dute Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera uzteko abenduan hartu zen erabakia. "Herri mugimenduaren garaipena" izan dela proiektu hori geldiaraztea, eta "herritarren borrokari esker gelditu" dela ospatu dute mosaiko erraldoi bat osatuz. Argi eta ozen aldarrikatu dute "gizarte antolatua gai dela erakunde eta agintarien burugabekeriei aurre egiteko".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X