Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Argitzera egingo du, asteburuak aurrera egin ahala

Larunbat goiza hodeitsua eta freskoa izango da, baina eguerditik aurrera, hodeiak saretzen joango dira eta eguzkia ikusteko aukera izango dugu. Igandean, giro dotorea izango da nagusi, 23-27 °C-ko maximoekin.
Hodei maskalak, zeru urdinean.
Hodei maskalak, zeru urdinean. Berrizen Txaro Ortiz de Zaratek ateratako argazkia.

Ekaina izanagatik, eguzkia eta beroa ia sumatu ezinda gabiltza azkenaldian. Bada, larunbat eguerditik aurrera beroa igartzen hasiko garela iragarri du EITBko Meteorologia zerbitzuak. 

Ostiral arratsaldean, fronte batek bete-betean harrapatuko gaitu, eta, ondorioz, euri kontuak eta tenperatura beherakada izango dira datozen orduetako protagonistak. Giro goibel horrekin jarraituko dugu larunbat goizean ere. Goizaldean eta goizean, goiz hodei dezente izango ditugu zeruan, eta euri apur bat egin dezake isurialde atlantikoan, batez ere lurraldearen ekialdean: Gipuzkoan eta Ipar Euskal Herrian. Dena dela, orduek aurrera egin ahala, hodei geruza saretzen joango da, eta ostarteak gero eta zabalagoak izango dira. Tenperaturari dagokionez, maximoek ez dituzte, oro har, 20 ºC-ren langa gaindituko. Haizeak ipar-mendebaldetik eta iparraldetik joko du, eta horrek giroa freskatuko du. 

Igandean, ukitu atsegina izango du aroak: eguzkitsu egongo da eta tenperaturek gora egingo dute. Tenperatura altuenak 23-25 ºC-ra iritsiko dira kostaldean, eta 26-27 ºC-ra barnealdean. Erriberan, are gorago igoko dira termometroak, 30 ºC-ren bueltan errendituta. Zeruan goi-hodei batzuk agertuko dira goizean, eta ez da guztiz urdin egongo, baina eguzkiaz gozatzeko aukera izango da. 

Kontsulta ezazu eguraldiaren iragarpena, eta bidali zure argazkiak eta bideoak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X