Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Txirrindulari bat hil da Urizaharrean, eroriko larri baten ondorioz

Ezbeharra goizeko hamaikak aldera izan da, A-3202 errepidean. Larrialdi zerbitzuak bertaratu dira, eta, nahiz eta osasun langileak suspertzen ahalegindu, 64 urteko gizonezkoa bertan hil da.

Txirrindulari bat hil da Urizaharrean (Araba), eroriko larri baten ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ezbeharra goizeko hamaikak aldera izan da, A-3202 errepidean. SOS Deiak 112 zerbitzuak dei bat jaso du ordu horretan Ribas de Tereso Errioxako mendatetik, Urizaharrera jaisteko bidean txirrindulari bat erorita zegoela ohartarazteko. Larrialdi zerbitzuak bertaratu dira, eta, nahiz eta osasun langileak suspertzen ahalegindu, 64 urteko gizonezkoa bertan hil da.

A-3202 errepidea luzaroan egon da itxita bi noranzkoetan. Larrialdi zerbitzuek euren lana amaitu ostean, baina, erabat ireki dute berriro.

Albiste gehiago gizartea

22:00etatik 07:00ak arte kaleak erabat itxita egon dira, eta bizilagunek agintarien aginduak errespetatu behar izan dituzte. Hendaiako herritarrak kezkatuta agertu dira, ez dakitelako zer-nolako eragina izan dezakeen erabilitako produktuak haien egunerokotasunean
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tigre-eltxoaren kontrako fumigazio lanak egin dituzte bart Hendaian

Lapurdin chikungunya gaitzaren lehen kasua agertu ondoren egin dituzte desinfekzio lanak, Hendaiako igerilekutik, tren geltokiraino. 22:00etatik 07:00ak arte kaleak erabat itxita egon dira, eta bizilagunek agintarien aginduak errespetatu behar izan dituzte. Herritarrak kezkatuta agertu dira, ez dakitelako zer-nolako eragina izan dezakeen erabilitako produktuak haien egunerokotasunean. Fumigazioaz arduratutako enpresak dio erabilitako produktua ez dela kaltegarria, eta tigre-eltxoen % 80 bat hiltzea lortzen dutela.

Gehiago kargatu