Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aske geratu da sexu erasoa egitea egotzita Bilbon atxilotutako 21 urteko fisioterapeuta

Gizonezkoa atzo arratsaldean igaro zen epailearen aurretik, eta horrek libre uztea ebatzi zuen. Dena dela, ez dute jakinarazi kautelazko neurriren bat ezarri ote zioten. Erasoa kontsulta batean gertatu zen, biktimak belaunean zuen lesio bat artatzera joan zenean.

Bilboko Guardiako epaileak aske utzi du astelehenean sexu erasoa egotzita Bilbon atxilotutako 21 urteko fisioterapeuta. Libre bai, baina ez dute zehaztu haren kontrako kautelazko neurririk hartu ote duten. 

Atxilotutako gizonezkoa arratsaldean igaro zen epailearen aurretik. Goizean, 11:00ak aldera, hartu zuten atxilo, emakume batek haren kontrako salaketa aurkeztu eta gero. 

Emakumeak salatu zuenez, gizonak kontsultan egin zion eraso, belauneko lesio bat artatzera joan ostean. Hori dela eta, salaketa jarri zuen Ertzaintzan, mediku-laguntza jaso ondoren.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X