UPV/EHU
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Itsasgunek itsas ikerketaren eta iraunkortasunaren abangoardian jarri du EHU

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHUk) 'Itsasgunea' inauguratu du, Bilboko Ingeniaritza Eskolako Nautika eraikinean (Portugalete, Bizkaia) egoitza duen itsas ezagutza ikertzeko eta transmititzeko diziplina anitzeko gunea.
Miren Artaraz, Mikel Torres, Eva Ferreira, Marisol Garmendia eta Charles Pinto. | Irudia: UPV/EHU.
Miren Artaraz, Mikel Torres, Eva Ferreira, Marisol Garmendia eta Charles Pinto. | Irudia: UPV/EHU.

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHUk) 'Itsasgunea' inauguratu du, Bilboko Ingeniaritza Eskolako Nautika eraikinean (Portugalete) egoitza duen itsas ezagutza ikertzeko eta transmititzeko diziplina anitzeko gunea.

Abangoardiako espazio hori sortzeko, Nautikako eraikina berritu dute, barneko eta kanpoko espazio berriak egokituz. 2022ko Estatu espainiarreko aurrekontu orokorrak onartzeko negoziazioetan hartutako akordio politikoari esker, 1.393.858,96  euro erabili dira proiektua gauzatzeko.

Itsasgunea proiektuarekin Nautikako eraikinak bost eraldaketa nagusi pairatu ditu. Lehena, Innoboat ikasgela sortzea. Gela horretan, ikasleak eta irakasleak elkarlanean arituko dira, nabigazioaren arloan erabil daitezkeen baliabide berriztagarrien erabileran oinarritutako sistema teknologikoak fabrikatzen. Halaber, Innoboatek finantziazio pribatua eta publikoa izango du, Bizkaiko Foru Aldundiak bezala, zeinak  lehen prototipo nautikoan parte hartuko duela berretsi duen.

Gainera, Itsasgunea proiektuari esker, hidrotermia bidezko energia-sorkuntzako sistema berritzailea ezarri dute eraikinean. Era berean, ardatz horizontaleko zenbait aerosorgailu ere jarri dituzte, eta horiek beste energia-iturri iraunkor bihurtuko dira.

Beste esku-hartze batzuk ere egin dira proiektu honetan, itsasoko plastikoen degradazioa ikertzeko laborategia zabaltzea eta egokitzea, esaterako. Beheko solairuan, ekitaldi-areto publiko bat ere sortu.

Azkenik, Areto Nagusiko barrera arkitektoniko guztiak kendu dituzte pertsona guztientzako espazio irisgarri zabala sortuz.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X